Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5194

IRAGARKIA, 257/13 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun orori jakinarazten zaio María del Carmen Molinos Carbajok administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (257/13 prozedura laburtua) aurkeztu duela Administrazioarekiko Auzietarako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegian, Osakidetzako zuzendari nagusiak 150/12 ondare-erantzukizuneko administrazio-prozedura ebazteko eman zuen uztailaren 8ko 1021/2013 Ebazpenaren aurka.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala