Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5190

IRAGARKIA, Canteras de Markinari Meatzeen azaleraren kanonaren kitapena jakinarazteko dena.

Canteras de Markinari jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik egon ez denez, bere azken helbidean hainbat saio egin arren –Karmen plaza, 9-2C, 48270 Markina, Bizkaia–, iragarki hau argitaratzen da.

Espedientearen aipamena:

(Ikus .PDF)

Halaber, jakinarazten da ezen, zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea geroago amaitzen bada orokorrean jarri den epea baino, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitzen den egunaren hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. idatzi-zatietan dioena betez.

Dirua sartzeko, izena (Canteras de Markina) eta espediente-zenbakia (U.E Ugartechea 12.691 eta U.E. Gazteche 12.707) aipatu beharko dira, adierazita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola, eta BBVAren kontu honetan ordainduko da: 0182/5685/07/0000226271; Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Nagusia).

Eta hala jakinarazten da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 18a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala