Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5189

IRAGARKIA, «Obra-zuzendaritzari laguntzea: Getxon (Bizkaia), Errekagane tartean, Gobela ibaiaren egokitze-hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko proiektua» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena. (URA/010A/2013 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/010A/2013.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: Obra-zuzendaritzari laguntzea: Getxon (Bizkaia), Errekagane tartean, Gobela ibaiaren egokitze-hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko proiektua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2013ko uztailaren 11koa, 132. zk.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: bostehun eta lau mila laurehun eta hemezortzi euro eta hirurogeita hamabost zentimo (504.418,75), BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2013ko azaroaren 5a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2013ko azaroaren 20a.

c) Kontratista: Saitec S.A.,

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta berrogeita hamasei mila ehun eta hogeita bost (256.125) euro, BEZa kontuan izan gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 21a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala