Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5188

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoa, «Basurtuko Unibertsitate Ospitalerako anestesia-makinak erostea» espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako Ente Publikoa, Erakunde Zentrala, Araba kalea 45; 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erakunde Zentrala –Kontratazio Zerbitzua–.

c) Espedientearen zenbakia: G/130/20/0/1137/O621/0000/112013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: Basurtuko Unibertsitate Ospitalerako anestesia-makinak erostea.

c) Loteak eta kopurua: bai (lote bat).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: aurretiazkoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 168.000 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio estimatua: 168.000 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko bermea: bai (% 5).

6.– Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: Erakunde Zentrala, Araba kalea 45; 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).

7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikus oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko abenduaren 13a, 14:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: % 56.

– Prezioa: 36 puntu.

– Bermea: 12 puntu.

Mantentze-kontratua: 8 puntu.

b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 44.

– Ezaugarri teknikoak: 44 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakunde Zentrala.

Helbidea: Alava kalea 45; 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).

Eguna: 2013ko abenduaren 19an, 11:00etan.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Erakunde Zentrala.

Helbidea: Alava kalea 45; 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).

Eguna: 2014ko urtarrilaren 10eko 11:30ean.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (447,99 euro).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a.

Kontratazio-Mahaiko ordezko presidentea,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala