Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
5187

IRAGARKIA, «Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren bulegoak garbitzeko zerbitzua» kontratatzeko zerbitzu-kontratuari dagokiona (Espedientea: 2013/54).

1.– Esleipena egin duen erakundea: Datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak.

a) Erakundea: Herri-Kontuen Euskal Epaitegia.

b) Espedientea izapidetzen duen atala: Idazkaritza Nagusia.

c) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:

Atala: Idazkaritza Nagusia.

2) Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69.

3) Herria eta posta kodea: 01009 Vitoria-Gasteiz.

4) Telefonoa: 945 01 60 00.

5) Telefaxa. 945 01 60 04.

6) Helbide elektronikoa: contratación@tvcp.org

7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.tvcp.org

8) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2013ko abenduaren 12a.

d) Espedientearen zenbakia: 2013/54.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Vitoria-Gasteizko Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko 69. zenbakian dagoen Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren egoitza garbitzea, 2014an eta 2015ean zehar.

c) Sorten araberako banaketa eta sorta kopurua: ez.

d) Egiteko epea: Vitoria-Gasteiz.

e) Egiteko epea: kontratua gauzatu eta hurrengo egunetik aurrera hasi, eta 2015eko abenduaren 31ra arte.

f) Luzapenik onartzea: bai.

i) CPV: 90919200-4.

3.– Izapidea eta prozedura.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

d) Esleipen irizpideak:

* Formulak baliatuta modu automatikoan neur daitezkeen irizpideak.

Eskaintza ekonomikoa: Haztapena guztira: 75 puntu.

– Formula: eskaintzarik ekonomikoenari puntuaziorik handiena emango zaio, eta gainerakoak modu alderantziz proportzionalean balioztatuko dira.

Vm= eskaintzarik onenaren balioa = 75 puntu.

Pm (eskaintzarik onenaren prezioa) x 75

Vo = Eskaintzaren balioa = -------------------------------------

Po (balioztatzeko eskaintzaren prezioa)

* Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideak: haztapena guztira: 25 puntu.

1) Enpresa lehiatzaileak Vitoria-Gasteizen irekitako bulego eta biltegiak dituela behar bezala egiaztatzea: haztapena: 20 puntu.

2) 24 orduko zerbitzua: haztapena: 5 puntu.

4.– Kontratuaren balioetsitako balioa: 336.000 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 70.000 euro/hileko.

6.– Eskatutako bermeak. Behin-betikoa: esleipen zenbatekoaren % 5a (BEZik gabe).

7.– Kontratugilearen berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: bai.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta kaudimen tekniko eta profesionala: Administrazio baldintza partikularren pleguko karatularen 28.1, 2 eta 3 klausulan adierazten dena.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko abenduaren 13a, 14:00ak arte.

b) Aurkezteko moldea: papera.

c) Aurkezteko tokia:

1) Atala: Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Erregistroa.

2) Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69.

3) Herria eta posta kodea: 01009 Vitoria-Gasteiz.

4) Helbide elektronikoa:

e) Aldakiak onartzea: ez.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) Deskribapena: C gutun-azala. abenduaren 16an, 12:00etan. B gutun-azala: abenduaren 18an, 12:00etan.

b) Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 69.

c) Herria eta posta kodea: 01009 Vitoria-Gasteiz.

10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura.

11.– Iragarkia «Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialera» igorri zeneko data: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 20a.

HKEEren idazkari nagusia,

TERESA CRESPO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala