Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5184

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 822/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa (beste gai batzuk).

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian 822/12 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Indanorte, S.L. sozietateak eskatuta hasi da prozedura, Mihai Botiz-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

177/13 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: Indanorte, S.L.

Abokatua: Fernando Garcinuño Gonzalez.

Prokuradorea: Oscar Hernandez Casado.

Alderdi demandatua: Mihai Botiz, auzi-ihesean.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak (beste gai batzuk).

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Oscar Hernández Casado prokuradoreak Indanorte, S.L. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Mihai Botiz-en aurkakoa. Beraz, demandatua kondenatu egiten dut auzi-jartzaileari 2.087,04 euro eta kopuru horrek 2011ko ekainaren 29tik sortutako legezko interesak ordaintzera. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita lauan.

Mihai Botiz demandatuari behar bezala jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala