Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5183

1478/2013 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez aldatu egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 922/2013 Ebazpena, Balorazio Batzordearen osaerari dagokionez. 922/2013 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 922/2013 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko.

Deialdi horretan aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko, I. eranskineko 8. oinarrian Baloratzeko Batzordea izendatzen da.

Gertatutako inguruabarrengatik, ordezkatu egin behar da Baloratzeko Batzorde horretako presidente titularra.

Azaldutakoagatik eta indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 922/2013 Ebazpena aldatzea, Baloratzeko Batzordearen osaerari dagokionez:

Baloratzeko Batzordeko presidente titular gisa, Maite Paino Ortuzar andrearen ordez Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariorde Iñigo Azumendi Ruiz de Arechavaleta jartzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Ebazpen honek, behin betikoa izanda ere, ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala