Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
5182

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 6koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Laminados Losal, S.A. enpresak Gernika-Lumoko (Bizkaia) udalerrian sustatutako berotan ijezteko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena.

AURREKARIAK

2007ko azaroaren 15en, Santiago Martínez jaunak, Laminados Losal, S.A. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Gernika-Lumoko (Bizkaia) udalerrietan berotan ijezteko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Gernika-Lumoko Udalak 2007ko irailaren 3an eman zuen aldeko hirigintza-txostena eta honako dokumentazio teknikoa aurkeztu zituen:

● Ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko Laminados Losal, S.A. enpresaren proiektua: Memoria, planoak eta eranskinak (2007ko azaroa).

● Laminados Losal, S.A. enpresaren laburpen ez-teknikoa (2007ko azaroa).

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Laminados Losal, S.A. enpresak, besteak beste, 2007ko urtarrilaren 1eko burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko oinarrizko produktuen fabrikaziorako baimena zuen. Gainera, 2005eko apirilaren 28ko saneamendu-sarera isurtzeko baimena eta 2006ko otsailaren 8ko hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimena zituen, uren eta hondakinen alorrean indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraituz zuen.

2008ko ekainaren 9an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektuaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Gernika-Lumoko Udalari kontsultatu zien.

2008ko uztailaren 14an, Ingurumen Organoak agiri gehigarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari.

Ingurumeneko sailburuordeak 2008ko urriaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Laminados Losal, S.A. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan ere 2008ko urriaren 29an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen, 2008ko urriaren 26an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko abenduaren 12an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Gernika-Lumoko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

Ingurumeneko baimen bateratuaren txostena gauzatzeko beharrezkoa den dokumentazioa osatzeko asmoz, 2009ko urtarrilaren 21ean Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak dokumentu osagarriak eskatu zituen, eta txostena 2009ko otsailaren 20an osatu zen.

2009ko otsailaren 17an Busturialdeako Ur Kontsortzioari txostena eskatu zitzaion, eta 2009ko martxoaren 6an luzatu zen txosten hori.

2009ko apirilaren 6an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Laminados Losal, S.A. enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.

2009ko maiatzaren 5ean sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen horretan hainbat ohar egiten ziren ingurumeneko baimen bateratuaren ebazpen-proposamenari buruz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarri eta ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzekoa den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi izan dira. Laminados Losal, S.A. enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzekoa, kolektorera isurtzeko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezten du jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura, azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Laminados Losal, S.A. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Bergarako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen agiri hauen edukiak hartu dira kontuan: 2001eko abenduko «Reference Document on Best Available Techniques in the Ferrous Metals Processing Industry» BREF agiria, 2001eko abenduko «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» agiria, eta 2006ko uztaileko «Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage» agiria. Gainera, sektorean aplikatzekoak diren araudiei dagokienez, kasu honetan aplikatzekoa da bereziki apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua, apirilaren 24ko 11/1997 Legea, ontzi eta ontzi-hondakinei buruzkoa, garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duena.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla ebazpen hau lantzeko orduan.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Plangintza Sailak 2009ko apirilaren 6an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Gernika-Lumoko (48300 Bizkaia) udalerriko Bekoibarra kalearen 9. zenbakian helbide soziala duen eta IFK: A48688691 duen Laminados Losal, S.A. enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea berotan ijezteko jarduerarako, eta ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.3 a) kategorian sartuta dago, «Beroko ijezketa, orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago ekoizteko gaitasunarekin».

Laminados Losal, S.A. enpresaren instalazioak Gernika-Lumoko udalerriko industrialdean kokatuta daude eta guztira 34.501,62 m2-ko azalera hartzen dute. Horietatik 14.299 m2 estalita daude.

Laminados Losal, S.A. enpresak burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko produktuak egiten ditu, berotan ijeztuta.

Hainbat ekoizpen-ildo ditu, eta piezen akabera eta aurretratamendua dira etapa nagusiak.

Ekoizteko gaitasuna 30.000 eta 35.000 tona bitartekoa da.

Erabilitako energia-iturriak energia elektrikoa, gas naturala eta A motako gasolioa dira.

Ijezte-prozesua etapa hauek osatzen dute:

● Lehengaia ebakitzea.

● Labean berotzea.

● Berotan ijezteko trena.

● Hotzean bukatzeko lerroa (bizar-kentzea 1, konformazioa eta bizar-kentzea 2).

● Neurrira ebakitzeko atala.

● Azken zuzenketa.

Laminados Losal, S.A. enpresak gas naturalezko 3 labe ditu, 6 eta 8 tonako edukierakoak, eta totxoa berotzeko erabiltzen dira. 3 foku zarratu daude, bana labe bakoitzeko, eta bereziki CO, NOX eta partikulak isurtzen dira.

Laminados Losal, S.A. enpresan sortutako hondakin-urak bi puntutatik isurtzen dira. Horietako batetik (barruan, 1.IP deitutakoa) 4 treneko hozte-urak, ur sanitarioak eta euri-uren zati bat isurtzen dira udalaren saneamendu-sarera. Beste puntutik (2.IP) 5. eta 6. trenetako hozte-urak eta gainerako euri-urak isurtzen dira Busturialdeako Ur Kontsortzioaren kolektore nagusietako batera.

Jarduera garatzean hondakin arriskutsuak zein hondakin ez-arriskutsuak sortzen dira. Modu horretan, hondakin arriskutsuak sortzen dira profilen mozketa-prozesuan eta konformazioan (taladrina), automozioko profilen eta erraboil-hagunaren fabrikazioan (azido agortua) eta zerbitzu orokorretan (bustitako zapi, eskularru eta xurgatzaileak, olio erabiliak, substantzia arriskutsuak izan dituzten ontzi metalikoak, lanpara fluoreszenteak, berunezko bateriak, polikloroterfeniloak/polikloroterfeniloak dituzten kondentsadoreak). Hondakin ez-arriskutsuak (txatarra, herdoil-azal metalikoa, txirbila, txatarra elektronikoa, papera eta kartoia, zura eta material erregogorra), berriz, instalazioen mantentze-lan eta hobekuntza-lanetan sortu dira eta instalazioetan garatzen diren prozesuetan soberan geratzen den materiala ere bertan sartzen da.

Proiektuak, «Reference Document on Best Available Techniques in the Ferrous Metals Processing Industry» BREF agirian adierazten denez, Teknika Erabilgarri Egokienak (TEE) izan daitezkeen ondorengo neurriak ditu, besteak beste: piezak zizaila idorrean ebakitzea, herdoil-azala eta txirbilak birziklatu eta baliotzea, erregailuen banaketa uniformea eta labeko irekiduren diseinu optimoa (beroa ez galtzeko), erregai moduan gas naturala erabiltzea, gehienezko karga ez da inoiz erabiliko, eta ekoizpen-prozesuan ez dira disolbatzaile klorodunak erabiliko.

Bigarrena.– Laminados Losal, S.A. enpresak Gernika-Lumoko (Bizkaia) udalerrian sustatutako berotan ijezteko jarduerarako ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Laminados Losal, S.A. enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.– Baldintza orokorrak.

Instalazioa berotan ijezteko jarduerarako ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta zainduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Laminados Losal, S.A. enpresaren berotan ijezteko instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

B.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Isuri atmosferikoek isurtzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

Muga-balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

B.1.4.– Gasak bildu eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Aginduan –Industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoan– ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

B.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

B.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Kutsadura ekar dezaketen industria-urak eta euri-urak.

Jarduera-taldea:

Mota-taldea-EJSN: 1-2-2410.

(Ikus .PDF)

B.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

a) 1. IP isurketa-puntua: 4. ijezketa-trenaren hozte-sistematik datozen industria-urak eta 1. IPko kutsatuta egon daitezkeen euri-urak (euri-uren estolda).

(Ikus .PDF)

b) 2. IP isurketa-puntua: 5. eta 6. ijezketa-trenen hozte-sistemetatik datozen industria-urak eta 2. IPko kutsatuta egon daitezkeen euri-urak (euri-uren estolda).

(Ikus .PDF)

B.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Azken isurketak Busturialdeako Ur Kontsortzioko kolektorera doazen isurketak erregulatzeko araudian adierazitako mugak eta baldintzak bete beharko ditu.

B.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoa ez direla ikusiz gero, Laminados Losal, S.A. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu isurketa baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

B.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako arauekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ustekabeko jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Gernika-Lumoko Udalean.

B.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

  • 1. prozesua: «Profilak ebaki eta konformatzea».
  • 1. hondakina: «Taladrina».
  • - Identifikazioa: A48688691/4800006582/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D13//L9//C51//H5//A231(2)//B3144.
  • - EHZ: 120109.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,6 t.

Profilen ebakidura eta konformazioko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoi batean jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 2. prozesua: «Automozioko profilen eta erraboil hagunaren fabrikazioa».
  • 1. hondakina: «Azido agortua».
  • - Identifikazioa: A48688691/4800006582/2/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//D9//L27//C23//H8//A231(2)//B3144.
  • - EHZ: 110105.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1,5 t.

Produktua doitzean azalean agertzen diren hutsen kalitatea kontrolatzeko eragiketetan eta berotan ijezteko eragiketetan sortzen da; azido klorhidrikoko disoluzio (% 50) agortua da.

Zuzenean erretiratzen da sortutako puntutik, kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.

  • 3. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Bustitako zapiak, eskularruak eta xurgatzaileak».
  • - Identifikazioa: A48688691/4800006582/3/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/51//H5//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 150202.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1,5 t.

Xurgatzaileak eta ehunkiak biltzean sortzen da; olioz edo bestelako kutsagarriz bustitako zapiak, material xurgatzailea eta iragazkietako materialak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoi batean jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 2. hondakina: «Olio erabiliak».
  • - Identifikazioa: A48688691/4800006582/3/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 130113.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,4 t.

Zenbait makinatan olioa aldatzeko eragiketetan sortzen da; olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoi batean jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 3. hondakina: «Substantzia arriskutsuak gorde dituzten ontzi metaliko hutsak».
  • - Identifikazioa: A48688691/4800006582/3/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R5//S36//C41/51//H5//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 150110.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,22 t.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; produktu kimikoak edo bestelako kutsatzaileak eduki dituzten ontzi metalikoak dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

  • 4. hondakina: «Lanpara fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: A48688691/4800006582/3/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 200121.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,015 t.

Merkurioa duten lanpara erabiliak aldatzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatu den kutxa batean jaso eta berariaz prestatutako leku batean uzten da.

  • 5. hondakina: «Berunezko bateriak».
  • - Identifikazioa: A48688691/4800006582/3/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 160601.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Beruna eta soluzio azidoa duten bateria erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariaz jarritako gunean.

  • 6. hondakina: «Polikloroterfeniloak/polikloroterfeniloak dituzten kondentsadoreak».
  • - Identifikazioa: A48688691/4800006582/3/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q12//D13//S10//C32/51//H6/7//A231(2)//B0019.
  • - EHZ: 160209.
  • - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Mantentze-lanak azpiprozesuan hondakin gisa sortzen da eta zuzenean erretiratzen da baimendutako kudeatzaileari emateko.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute. Etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

d) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Laminados Losal, S.A. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Laminados Losal, S.A. enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Laminados Losal, S.A. enpresak.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

k) Laminados Losal, S.A. enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua; gero, azken ekitaldiari dagokion poliklorobifenilo edukia jakinarazi beharko du. Laminados Losal, S.A. enpresak poliklorobifeniloak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero Errege Dekretu horrek araututako jakinarazpena.

l) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Laminados Losal, S.A. enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

m) Laminados Losal, S.A. enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

n) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

o) Aurreko e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Laminados Losal, S.A. enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Txatarra elektronikoaren eta zuraren kasuan, hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honetako B.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezingo dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Laminados Losal, S.A. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

e) Halaber, hondakinak zabortegietan utzita eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

g) Aurreko d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Laminados Losal, S.A. enpresak jarduketa hauek burutu beharko ditu:

● Produktu kimikoak eta hondakinak biltzeko eremuak egokitzea.

● Ustekabeko isurketa gertatu izanagatik lurzorua edota urak kutsatu ditzaketen konposatuak biltzen diren biltegietan atxikipen-kubeta iragazgaitzak instalatuko dira.

B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

a) Laminados Losal, S.A. enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurtzeko kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

d) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak bi isurketa-puntuetako kontrol-kutxeten UTM koordenatuak aurkeztu beharko ditu.

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia ere, «erakunde laguntzaile» batek edo saneamendu-sarearen kudeaketa-arduradun den erakundeak egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak kontuan hartuta gauzatuko da. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

Lehen urtean bi isurketa-puntuetako fluxuen analisietan eskuratutako emaitzen arabera erabakiko da bigarren urtetik aurrera fluxu horien analisi-kontrola seihileroko maiztasunera murriztea edo ez.

c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.

e) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenaren gaietan aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen aplikazio-eremuan (27.100 epigrafea «Burdina, altzairua eta ferroaleaziozko oinarrizko produktuak fabrikatzea») eta lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatu izendatzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dagoenez, Laminados Losal, S.A. enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari ekin beharko dio jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Sustatzaileak aurkeztutako oinarrizko proiektuan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Besteak beste, olioak, erregaiak, produktu kimikoak, zepak eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lursailen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

i) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

j) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

k) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

l) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

m) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketa edo isuri atmosferikoren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Iraupena.

● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

● Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioespena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Prebentziozko neurriak, berriro gerta ez dadin.

● Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

n) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin Laminados Losal, S.A. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak edo/eta ingurumen-prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www-eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnek, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.3.1 e) eta B.3.2 d) (Sortutako hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen onarpen-dokumentuak); B.3.1 k) (poliklorobifenilo edukiaren jakinarazpena); B.3.1 n) eta B.3.2 f) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak erregistratzeko ereduak); B.3.2 a) (EHZen ispilu-sarrera duten hondakinen karakterizazioa); B.4 (Lurzorua babesteko neurriak); C.2 (kontrol-kutxeten UTM koordenatuak); C.4 (Zarata kontrolatzeko proposamena); C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-lanetan botako diren kutsagarrien eta sortuko diren hondakinen balioespena); D.3 a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3 h) (Produktu kimikoak biltegiratzeko ziurtapenak); D.3 i) (Larrialdi egoeretarako eskuragarri dauden materialen zerrenda); D.3 j) (Kubetak husteko eragiketen protokoloa); D.3 n) (Suteen aurkako babesaren ziurtagiriak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Laminados Losal, S.A. enpresak Ebazpen honen xede den berotan ijezteko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako Hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

● Laminados Losal, S.A. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Laminados Losal, S.A. enpresari, Gernika-Lumoko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 6a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


Azterketa dokumentala