Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5180

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 12koa, Osasuneko sailburuordearena; ebazpen honen bidez, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak ematen zaizkie.

2013ko uztailaren 3ko Aginduak (agindu horren bidez, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak iragartzen dira) dioenez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu. Osasuneko sailburuordearen Ebazpen bidez emango dira, Osasun eta Kontsumoko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

2013ko azaroaren 11n bilera egin zuen batzorde horrek, eta aurkeztutako proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jarraian aipatzen diren elkarteen proiektuei honako diru-laguntza edo diru-hornidura hauek ematea:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Elkarteen honako proiektu hauei ez laguntzea, arrazoia adieraziz:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean emandako idazketan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala