Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5176

AGINDUA, 2013ko irailaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.

Aztertu da Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoak 2013-2014 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena.

Kontuan hartu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian adierazten den ikastetxe publikoak 2013-2014 ikasturterako duen hezkuntza-eskaintza argitaratzen da.

Kodea: 48017186

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa

Izen espezifikoa: «Kirolene»

Helbidea: San Inazio, 5

Udalerria: Durango

Lurralde historikoa: Bizkaia

Eskaintzen diren irakaskuntzak:

– Kirol-irakaskuntzak - LOGSE Plana:

  • Modalitatea: Atletismoa:
  • Erdi-maila: «Atletismoa»
  • Goi-maila: «Atletismoa»
  • Modalitatea: Saskibaloia:
  • Erdi-maila: «Saskibaloia»
  • Goi-maila: «Saskibaloia»
  • Modalitatea: Eskubaloia:
  • Erdi-maila: «Eskubaloia»
  • Goi-maila: «Eskubaloia»
  • Modalitatea: Negu-kirolak:
  • Erdi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea
  • Erdi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea
  • Erdi-maila: «Snowboarda» espezialitatea
  • Goi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea
  • Goi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea
  • Goi-maila: «Snowboarda» espezialitatea
  • Modalitatea: Mendi-kirolak eta Eskalada:
  • Erdi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea
  • Erdi-maila: «Arroila Jaitsiera» espezialitatea
  • Erdi-maila: «Eskalada» espezialitatea
  • Erdi-maila: «Erdi Mailako Mendia» espezialitatea
  • Goi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea
  • Goi-maila: «Eskalada» espezialitatea
  • Goi-maila: «Mendiko Eskia» espezialitatea
  • Modalitatea: Futbola:
  • Erdi-maila: «Futbola» espezialitatea
  • Erdi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea
  • Goi-maila: «Futbola» espezialitatea
  • Goi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea

– Kirol-irakaskuntzak - LOE Plana:

  • Modalitatea: Mendi-kirolak eta Eskalada:
  • Erdi-maila: «Espeleologia»
  • Modalitatea: Zaldiketa-kirolak:
  • Erdiaila: «Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi-turismoko hipika-diziplinak» espezialitatea
  • Erdi-maila: «Jauzietako, Hezierako eta Lehiaketa osoko hipika-diziplinak» espezialitatea
  • Goi-maila: «Hipika»
  • Modalitatea: Ur-kirolak:
  • Erdi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea
  • Erdi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea
  • Goi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea
  • Goi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea
  • Modalitatea: Urpeko kirolak:
  • Erdi-maila: «Kirol-urpekaritza eskafandra autonomoarekin»
  • Modalitatea: Borroka-kirolak:
  • Erdi-maila: «Judoa eta defentsa pertsonala»
  • Modalitatea: Salbamendu eta Sorospena:
  • Erdi-maila: «Salbamendu eta Sorospena»
  • Goi-maila: «Salbamendu eta Sorospena»

– 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorreko 1. a) atalean aipatzen diren kirol-prestakuntzako jardueretako bloke komunak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 25a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala