Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5173

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 8koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena. Honen bidez, 265 zenbakiko ikastaroko ikasleei produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak ematea baimentzen da.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Murgia Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak (BHI) 265 ikastaroa eman du, bi modalitatetan: batetik, «Basolanak eta ingurumenaren kontserbazioa» oinarrizko mailako ikastaroa; eta, bestetik, «Paisaiako Baliabideen eta Baliabide Naturalen Kudeaketa eta Antolaketa» maila kualifikatuko ikastaroa. Ikastaro horiek emateko, kontuan izan dira irailaren 14ko 131/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A partean (oinarrizko maila) eta B partean (maila kualifikatua) jasotako edukiak eta eskola-orduak (1311/2012 Errege Dekretua, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen duena).

Bigarrena.– Landareen Osasuna Koordinatzeko Batzorde Teknikoak baiezkoa eman dio txartelak emateari.

Honako hauek ikusi dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuko 181.a) artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntzako gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak ematea, berritzea edo kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, zeinetan Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landareen osasunaren arloko funtzioak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioak aplikatuko dituztenentzako txartelak emateko agintzea.

1.– 265 zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako I. eranskinean zehaztutako pertsonei.

2.– 265 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatua ematea ebazpen honetako II. eranskinean zehaztutako pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 8a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala