
225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 4 orri.)
- EPUB (254 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5146
IRAGARKIA, Honen bidez, behean zehazten diren espedienteetan Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa hausteari dagozkionak.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61 artikuluetan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da iragarki hau.
Hori guztia argitara ematen da, bakoitzari eginiko jakinarazpen ondorioetara interesadunek horren berri izan dezaten, eta honako hau adierazten zaie:
1.– 15 egun balioduneko epea duzue, ebazpen-proposamen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia) aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzuen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitzezue, prozeduran zehar erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaizue, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez baduzue, hasiera hori ebazpen-proposamentzat joko dela eta, azkenean, hala bada, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko dela.
Erandio, 2013ko azaroaren 13a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.
RSS