Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5145

IRAGARKIA, Manuel Santiago López Martínez jaunak 2013ko abuztuaren 22an egindako eskabidea dela-eta irekitako 2013-399 espedientean Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpena jakinarazteko dena. Espedientea Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

2013ko urriaren 1ean, Segurtasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak aurkeztutako eskabideari buruz.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Herrizaingoko sailburuari edo ebazpena eman duenari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz. Dena den, gora jotzeko errekurtsoa jarri beharrik izan gabe, interesdunak Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezake zuzenean, bere interesak defendatzeko, hala xedatzen baitu, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoak, 9. artikuluan. Gainera, bidezkotzat jotzen duen beste edozein errekurtso edo erreklamazio aurkezteko aukera ere izango du.

2.– Interesdunak ebazpenaren testu osoa eskuratu ahalko du Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ez oztopatuko aurreko paragrafoan azaltzen diren aurkaratzeko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2013ko azaroaren 11.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala