
225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5137
EDIKTUA, 790/13 judizio monitorizaren ondoriozkoa.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: judizio monitorioa 790/13.
Demandatzailea: Iberdrola Generacion, S.A.U.
Abokatua.
Prokuradorea: Carrasco.
Demandatua: Silvia Ada Mitogo.
Gaia: monitorioa.
Aipatutako judizioan, 650 dekretua eman zen 2013-09-25ean. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:
XEDAPENAK
1.– Amaitutzat ematen da Iberdrola Generacion, S.A.U.k Silvia Ada Mitogoren aurka 5.885,82 euro erreklamatzeko sustatutako prozesu monitorio hau.
2.– Helaraz bekio Iberdrola Generacion, S.A.U.ri, hala nahi izanez gero, betearazpena abiaraz dadila eska dezan, eta ohartaraz bekio, betearazi nahi duen zenbatekoa 2000 eurotik gorakoa bada, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea nahitaezkoa izango dela.
Epaileari ebazpen horren berri eman diot.
Aurkaratzeko modua: Epaitegi honetan berrikuspen-errekurtsoa jarriz. Idazkia bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da bulego judizialean, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da aurkaratzea onartuko (PZLko 454 bis artikualua).
Errekurtsoa jarri arren, errekurritutako ebazpenaren ondoreak ez dira etengo (PZLko 454 bis artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da nahitaez; gordailua eratu ezean, errekurtsoa ez da izapidetzeko onartuko. Gordailua eratzeko, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu beharko da aipatutako kopurua (kontu-zenbakia: 0030 1846 42 0005 001 274; kontzeptua: 0072 0000 08 0790 13), eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela zehaztu (01-Berrikuspena kodea). Errekurtsoa jartzean, diru hori sartu izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Aipatutako xedapeneko 5. paragrafoan zehaztutakoek eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenek ez dute gordailua eratu beharrik izango errekurtsoa jartzeko.
Dekretua egin eta sinatzen dut.
Silvia Ada Mitogo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).
Ebazpen horren aurka, berrikusteko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 10a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS