Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5135

EDIKTUA, 610/13 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Sergio Sabas Sologuestoa, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek,

Fede ematen dut:

610/13 falta-judizioan, Ana Rosa Rincón Varona epaitegi honetako epaileak epaia eman zuen 2013-10-14an.

Ismail Azlag jauna –NAN zenbakia X6538908P duena– lokalizatu ez denez, honen bidez epaia jakinarazi eta aditzera ematen zaio apelazio-errekurtsoa jarri ahal duela ebazpen horren aurka, Bizkaiko Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitara dadin, ediktu hau egiten dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamahiru urriaren hamalauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala