Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5134

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 433/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa 433/12.

Demandatzailea: Ziortza Bastida Gallastegui.

Abokatua: Bizkarra Arriaga Jaione.

Prokuradorea: Jauregui.

Demandatua: Ahmed El Hajjami.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-10-11n, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten da Ziortza Bastida Gallastegui andrearen izenean Ahmed El Hajjami jaunaren aurka aurkeztutako demanda.

Beraz, deklaratzen dut deseginda dagoela Ziortza Bastida Gallastegui eta Ahmed El Hajjami andre-jaunen arteko ezkontza, dibortzioa kausa dela, dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Erabaki hau irmoa denean, kasuan kasuko erregistro zibilari jakinaraz bekio, auzilarien ezkontza inskribatuta dagoen erregistroari, bere erregistro-inskripzioaren ondoan oharra egin dezaten.

Ahmed El Hajjami demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2013ko urriaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala