
225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AGIRI GARBIKETAKO BATZORDEA
5133
IRAGARKIA, espediente judizialen garbiketari buruzkoa.
Nik, Alfonso Gonzalez-Guija Jimenez jaunak, EAEko Espediente Judizialen Garbiketako Batzordeko presidenteak, honako hau
JAKINARAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Espediente Judizialen Garbiketako Batzordeak erabaki du, 2013ko azaroaren 7an egindako bileran, dagozkien artxibo judizialetako arduradunek aurkeztutako espediente judizialak garbitzea, betearazpena amaitu delako edo iraungipena preskribitutzat jotzen duen ebazpena eman delako; era berean, bilera berean erabakitakoari jarraikiz, babestu beharreko agiriak transferituko zaizkio administrazio eskudunari, euren interes historiko eta dokumentala dela-eta, eta gainerakoak, hala badagokio, birrinduko dira.
Araba:
Vitoria-Gasteiz:
Probintzia-Auzitegia: 1968 – 1986 eta 1992 urteetako Zigor-arloko apelazioak, eta 1969 – 1985 urte arteko zibil-arloko apelazioak.
Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia: Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko antzinako Epaitegiko 179/89 eta 219/89 prozedura laburtuak, 258/87 prozedura monitorioa.
Instrukzioko 1, 2, 3 eta 4 zenbakiko Epaitegiak: Lurraldeko Artxibo Judizialean 2000ko abenduaren 31tik 2001eko urtarrilaren 1era arte sarrera-data izan duten aurretiazko eginbideak eta prozedura laburtuak; Lurraldeko Artxibo Judizialean 2005eko abenduaren 31tik 2006ko urtarrilaren 1era arte sarrera data izan duten falta-judizioak, premiazko falta-judizioak, falta-judizioko betearazpen-prozedurak, zehaztugabeko eginbideak, eta habeas corpusak.
Administrazioarekiko Auzietako 1 eta 2 zenbakiko Epaitegietako espedienteak, behin-betiko artxibo egoeran edo bukatuta daudenak, Lurraldeko Artxibo Judizialean 2003ko abenduaren 31 baino lehenagoko sarrera-data dutenak.
Lan-arloko 1, 2 eta 3 zenbakiko Epaitegiak: epaitegietako espedienteak, behin-betiko artxibo egoeran edo bukatuta daudenak, Lurraldeko Artxibo Judizialean 1998ko abenduaren 31 baino lehenagoko sarrera-data dutenak.
Bizkaia:
Bilbao:
EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Sala, Bilbon egoitza duena: 1989 – 1993 urteen artean erregistratu diren Salaren Gaiak, azken izapidearen data 1998ko urtarrilaren 1a baino lehen izan dutenak.
Instrukzioko 2, 4, 5, 6, 8 eta 9 zenbakiko Epaitegiak: zigor-arloko auziak, Lurraldeko Artxibo Judizialean 2002. eta 2003. urteetan sarrera-data izan dutenak eta Lurraldeko Artxibo Judizialean 2006. eta 2007. urteetan sarrera-data izan duten falta-judizioak eta premiazko falta-judizioak.
Instrukzioko 1, 3 eta 10 zenbakiko Epaitegiak: Lurraldeko Artxiboa Judizialean 2007 urtean sartu ziren falta-judizioak eta premiazko falta-judizioak, behin-betiko artxibo egoeran sartu zirenak.
Bilboko Instrukzioko 7 zenbakiko Epaitegia: Lurraldeko Artxibo Judizialean 2000. urtean sartu ziren zigor-arloko auziak; Lurraldeko Artxibo Judizialean 2000 eta 2005. urteen arteko (biak barne) sarrera-data duten falta-judizioak, bukatuta daudenak. Eta Lurraldeko Artxiboa Judizialean 2007. urtean behin-betiko artxibo egoeran sartu ziren falta-judizioak.
Zigor Arloko 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 zenbakiko Epaitegiak: 2002. eta 2003. urteetan Lurraldeko Artxibo Judizialean sartu ziren Prozedura Laburtuak eta Betearazpen-prozedurak; Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiko Betearazpen-prozedurak, 2000. urtean hasitakoak, behin betiko artxibo egoeran daudenak.
Bilboko Antzinako Barrutiko Epaitegiak: Zibil eta Zigor-arloko espedienteak.
Balmaseda: Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko ZLUP: 1990. urtetik 1996. urtera bitarteko auzi zibilak, eta 1978 - 1985 urteen arteko falta-judizioak.
Barakaldo: Barakaldoko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegia: 1996 - 2000 urteen arteko espedienteak artxibatu eta bukatutzat eman zirenak, eta epaitegi horrek berak garbitzeko modukotzat jo dituenak.
Gipuzkoa:
Donostia:
Instrukzioko 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakiko Epaitegiak:
1997 urtean artxiboan sartu ziren aurretiazko eginbideak, falta-judizioak, eginbide zehaztugabeak, Habeas Corpusak eta falta-judizioen betearazpenak.
Ondare Dokumentaleko Euskadiko Zentrora Transferitzea 1889-1960 urteen arteko espedienteak, honako epaitegi hauetakoak: Adingabeen Babeserako Donostiako Auzitegikoak, Donostiako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegikoak, Bergara eta Azpeitiko Epaitegietakoak eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegikoak; zentro horretara transferitzea, halaber, Gipuzkoako polítika erantzukizunei buruzko dokumentazioa.
Hori guztia aditzera ematen dugu uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hain zuzen ere bi hilabeteko epean interesdunek bere garaian prozesura ekarri zituzten agiriak errekuperatzea izan dezaten; orobat, ohartarazten diegu epe hori igarotzen bada eta agiriok itzultzea sustatzen ez badute, aurkeztutako agiriak jasotzeko eskubidean atzera egin dutela ulertuko dugula.
Hori guztia aditzera ematen dugu, Artxibo Judizialak Modernizatzeari buruzko uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 20. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Bilbao, 2013ko azaroaren 7a.
EAEko Espediente Judizialen Garbiketako Batzordeko presidentea,
ALFONSO GONZALEZ-GUIJA JIMENEZ.
RSS