
225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 7 orri.)
- EPUB (423 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5132
EBAZPENA, 2013ko azaroaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, itunpeko ikastetxeen eskola giroa euskalduntzeko diru-laguntzak ebazten dituena.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 30eko Aginduak (EHAA abuztuaren 19ko EHAA) itunpeko ikastetxeetako giroa euskalduntzeko saioak burutzeko diru- laguntza deialdia zabaldu zuen, 2013-2014 ikasturterako.
Deialdi honen ebazpen-proposamena egiteko batzordea azaroaren 4an bildu zen, eta, bere proposamenari jarraikiz, hau
EBAZTEN DUT:
Eranskinean azaltzen diren itunpeko ikastetxeei diru-laguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoekin.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen hau sinatzen den unetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 5a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.
RSS