
225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (1230 KB - 139 orri.)
- EPUB (1986 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5131
444/2013 DEKRETUA, azaroaren 12koa, zeinaren bitartez onartu egiten baitira honako zerrenda hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, maisu-maistrentzako diren lanpostu-zerrendak.
EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen II. tituluko I. kapitulua irakaskuntzako funtzio publikoari buruzkoa da, eta bertan jasotzen da lanpostu-zerrenden figura, lanpostu-zerrendak prestatzeko zaindu behar diren prozedura-bideak zehazten direlarik.
Erantsitako zerrendetan jasotzen diren lanpostuak parametro hauen bitartez identifikatzen dira: espezialitatea, hizkuntza eskakizuna eta derrigortasuna. Jarraian zehazten den dekretuan ezarritako proportzioetan, eredu linguistikoen arabera zehazten dira hizkuntza eskakizunak: hizkuntz eskakizunak irakasleen lanpostuei aplikatzea arautzeari buruzko martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua (apirilaren 2ko EHAA), zeina urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuaz aldatu baitzen (urtarrilaren 20ko EHAA). Helduen ikastetxeetan, hizkuntz eskakizunak lanpostuei aplikatzeko, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuan ezarritako irizpideak jarraitu dira.
Horregatik, Hezkuntza, Unibertsitate, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko azaroaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– I. eranskinean aipatzen den lanpostu banakatu eta integratu egiten da.
2. artikulua.– II. eranskinean zehazten den ikastetxea kendu egiten da.
3. artikulua.– 2013-2014 ikasturteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, patronatuetan eta lurralde-ordezkaritzetan, Maisu eta Maistren Kidegoko funtzionarioentzako erreserbatutako lanpostuen zerrendak onartzen dira. Dekretu honen IIII, IV, V. eta VI. eranskinetan jasotzen dira zerrenda horiek.
4. artikulua.– Irakasle-lana ikastetxe baten baino gehiagotan egiten bada; hartarako lanpostuak «lanpostu ibiltari» gisa sailkatzen dira. Ikastetxea bakarra izanik ere, irakasle-lana herri baten baino gehiagotan kokaturiko egoitzetan egiten bada, hartarako lanpostuak ere «lanpostu ibiltari» gisa sailkatzen dira.
Lanpostu horietan jarduteak honako eskubidea sortuko du: joan-etorriengatiko kalte-ordaina jasotzekoa, araudiak ezarritako zenbatekoetan.
5. artikulua.– Lanpostuak betetzeko sistema lekualdatzea-lehiaketarena izango da, berezi gisa sailkatzen diren lanpostuen kasuan izan ezik, berariazko lehiaketa bidez beteko baitira.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Erantsitako zerrendetan jasotzen diren lanpostuak Maisu eta Maistren Kidegoari dagozkio, eta esleiturik dute berariazko osagarriaren kontzeptua (urteko 11.427,83 euro); kopuru hori jarraian zehazten den legez banakatuko da:
– Berariazko osagarri espezifikoa: urteko 7.882,80 euro.
– Dedikazioa bereziaren osagaia, bigarren eta hirugarren mailetako kapitalizazioetatik datorrena: urteko 3.545,03 euro.
Dedikazioa bereziko osagaiaren lehenengo gradua egiaztatzen dutenek, gorago zehaztu zenbatekoen osagarri gisa, urteko 1.083,11 euro jasoko dituzte.
Karrerako funtzionario diren irakasleek, baldin eta dedikazio bereziko osagaiaren laugarren gradua egiaztatu badute, urteko 646,14 euro jasoko dituzte, eta dedikazio bereziko osagaiaren bosgarren gradua egiaztatu dutenek urteko 535,40 euro jasoko dituzte, betiere goragoko paragrafoetan zehaztu zenbatekoen osagarri gisa.
Urteko zenbateko oso horiek hilabeteka banatuko dira, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko ekinaldirako Aurrekontu Orokorrak (2013ko ekitaldira luzatuak) onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legeko 19. artikuluan arautzen den legez, betiere maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 229. artikuluan ezarritakoa betez.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Irakaskuntza-karrera profesionalaren gaineko negoziazioa gertatu arte, Hau eta Lehen Hezkuntzako tutoretza funtzioak egitea ordaintzeko pizgarri ekonomiko osagarriak indarrean dirau, eta urteko 798,39 euro jasotzeko eskubidea sortuko du, xedapen gehigarrietarik lehenengoan zehazten den legez banaturik, hilabeteka.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Irakaskuntza-karrera profesionalaren gaineko negoziazioa gertatu arte, zikloko koordinatzaile funtzioak egitea ordaintzeko pizgarri ekonomiko osagarriak indarrean dirau, eta urteko 725,35 euro jasotzeko eskubidea sortuko du, xedapen gehigarrietarik lehenengoan zehazten den legez banaturik, hilabeteka.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Helduen Hezkuntzako Ikastetxeetan diharduten maisuek eta maistrek urteko 897,19 euroko osagarri jasotzeko eskubidea izango dute, xedapen gehigarrietarik lehenengoan zehazten den legez banaturik, hilabeteka.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisuek eta maistrek ondoko berariazko osagarri gehigarria izango dute, urteko zenbateko osoetan, xedapen gehigarrietarik lehenengoan zehazten den legez banaturik, hilabeteka:
(Ikus .PDF)
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
2012-2013 ikasturteari dagokionez, maisuen eta maistren lanpostu-zerrendak onartzen dituen urriaren 16ko 207/2012 Dekretua indargabetu egiten da.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko azaroaren 12an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS