Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5128

EBAZPENA, 2013ko urriaren 23koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, «V-63.4.12 eta V-67 erpinen artean Arrietako Sarea III aldatzeko proiektua» baimentzen eta onartzen duena (Urdulizko udalerria), eta onura publikokotzat jotzen duena (Espedientea: CG-F-2013-09).

Álvaro Marcé Landeta jaunak, Naturgas Energía Distribución, S.A.U. enpresaren izenean eta ordezkari gisa, honako eskaera hau egin zuen 2013-05-29an: Urdulizko udalerrian «V-63.4.12 eta V-67 erpinen artean Arrietako Sarea III aldatzeko proiektua» egikaritzeko administrazio-baimena, proiektuaren onarpena eta onura publikokotzat jotzea.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

GERTAKARIAK

Bat.– Industria Administrazioaren, Energiaren eta Meategien zuzendariaren 1997-12-17ko Ebazpenaren bidez, baimena eman zitzaion Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. sozietateari industria-erabilerarako gas naturaleko instalazioak eraikitzeko, Urdulizko udalerrian (Arrietako Sarea - III. fasea).

Bi.– Naturcorp Multiservicios, S.A. sozietateak egindako xurgapenaren bidez, jarraian adierazten diren sozietateek bat egitea formalizatu zen eskritura publikoan, 2003ko abenduaren 31n: Naturcorp Multiservicios, S.A., Sociedad Unipersonal, Gas de Asturias, S.A., Sociedad Unipersonal, Sociedad de Gas de Euskadi, S.A., Gas Figueres, S.A., Sociedad Unipersonal, eta Donostigas, S.A., Sociedad Unipersonal.

Hiru.– Gasa banatzeko negozioari doakion ekoizpen-jarduera entregatuaz Naturcorp Multiservicios, S.A. sozietateak egindako ekarpenaren ondorioz, Naturcorp Redes, S.A.U. sozietatea eratu zen 2003ko abenduaren 31ko eskritura publiko batez, eta hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari jakinarazi zitzaion, hain justu ere urriaren 7ko 34/98 Legeko 73. artikuluaren 2. paragrafoarekin bat etorriaz eta helburu honekin: Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. sozietateari emandako administrazio-titularitate guztien transmisioa Naturcorp Redes, S.A.U.ren alde egin zela ulertzeko, alegia.

Lau.– 2005-11-04an, Naturcorp Redes, S.A.U. sozietateari izena aldatu zitzaion eta Naturgas Energía Distribución, S.A.U. izen berria ezarri, zeina Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatu baitzen 2005-12-12an; hori guztia Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari jakinarazi zitzaion, urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 2. paragrafoarekin bat etorriaz.

Bost.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko BOE), gas naturaleko instalazioen garraioa, banaketa, merkaturatzea, eta horniketa-jarduerak onartzen dituen abenduaren 21eko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-21eko BOE), Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 17ko Legearen 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduaren 17. artikuluan (1957-06-20ko BOE), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 56. artikuluan (1992-11-27ko BOE) aurreikusitako ondorioetarako, espedientea, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, jendaurrean jarri zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, 2013-09-20an eta 2013-08-05ean, hurrenez hurren. Halaber, iragarkia Urdulizko Udalera bidali zen, hango iragarki-taulan jar zedin.

Sei.– 2013-06-03an, txostena eta baldintzak eskatu zitzaizkien eragindako erakundeei, hots, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoari eta Urdulizko Udalari, baimenaren alde edo aurka zeuden adierazteko, eta, hala iritziz gero, baldintzak ezarri eta –behar izanez gero– txostena behar bestetan eska zezaten.

Zazpi.– Jendaurreko erakustaldian zehar, eta horretarako ezarritako epean, ez da jaso onuradunak onartu ez duen partikularren alegaziorik ez erakundeen baldintzarik.

Hona hemen ebazpen-proposamen honen

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Energia eta Meategien Zuzendaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, betiere Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoaren arabera (13-04-24ko EHAA).

2.– Batetik, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (1998-10-08ko BOE), eta, bestetik, gas naturaleko instalazioen garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta baimen-prozedura arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuak (2002-12-31ko BOE) ezartzen dutenez, gasa banatzeko sareak eraikitzeko, beharrezkoa da aldez aurretiko administrazio-baimena.

Hiru.– Urriaren 7ko 34/1998 Legeak herriarentzat onuragarriak direla aitortzen ditu hodi bidez gas-erregaia banatzeko instalazioak, IV. tituluan aipatutakoak.

Lau.– Espedientearen izapideketan eta edukian egiaztaturik dago konplitu egiten direla indarreko legerian eta aplikatu beharreko gainontzeko legeetan ezarritako baldintzak eta betekizunak.

Bost.– Euskal Autonomia Erkidegoko herri askotan banatzen du gas naturala Naturgas Energía Distribución, S.A.U.k ; beraz, proiektua egiteko, egiaztatutzat jotzen da eskatzaileak badituela gaitasun legala, teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa.

Aipatutako legeak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «V-63.4.12 eta V-67 erpinen artean Arrietako Sarea III aldatzeko proiektua» onartzea eta Naturgas Energía Distribución, S.A.U.ri horretarako baimena ematea (Urdulizko udalerria). Hona hemen proiektu horren ezaugarririk garrantzitsuenak:

– Aurrekontua: 134.674 euro.

– Helburua: udalerri horretan gas naturala banatzea, industria-, etxe- eta merkataritza-erabilpenetarako.

– Proiektu honen helburu den aldaketa Urdulizko Udalak sustatutako urbanizazio-obrek eragin dute. Obra horiek dira, hain zuzen ere, Urdulizen egingo den Eskualdeko Ospitalera sartzeko bide berri bat eraikitzeko, eta «Arrietako Sarea III» delakoaren V-63-4-12 eta V-67 erpinen artean egingo dira, osasun-gune horren inguruan.

– Lurrazpiko sarea API-5L GrBØ6 altzairuzko hodiz egingo da, 283 metroko luzeran, eta zerbitzuaren gehienezko presioa 5 eta 16 bar bitartekoa izango da.

– Saihesbide berriaren trazatua ospitalerako sarbidea izango den bidearen paralelo dago, Urdulizko hirigunearen hegoaldean dauden landa-lursailen eremuan zehar, urbanizaziorako ezpondak eta indusketak ekiditea ahalbidetzen du, eta gas naturalaren azpiegituren osotasun eta kontserbazioa bermatzen du.

– Proiektatutako sarearen ibilbidea bide berriaren ezponden arabera definituta dago, eta bere paralelo dagoen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren hornidura-zerbitzu baten presentziak baldintzatzen du.

Bigarrena.– Baldintza hauekin ematen da baimen hau:

1.– Baimentzen diren instalazioak egin behar dira aurkeztutako proiektuaren arabera, zeina Raúl de la Roz Sánchez ingeniari tekniko industrialak sinatu eta Asturiasko Printzerriko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi baitzuen, 2013-05-03an, 1301188 zenbakiarekin.

2.– Egikaritzeko epea 36 hilabetekoa izango da.

3.– Baimena udal- edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta gas-instalazioen obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da, eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten.

4.– Indarrean diren xedapenen arabera, instalazioetan egin behar diren azterketa, entsegu eta proba partzialak edo orokorrak aldez aurretik eta idatziz jakinarazi beharko dizkio enpresa baimendunak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari.

5.– Abian jartzeko akta lortzeko, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan honako hauek aurkeztu beharko dira: obra zuzendaritzari dagozkion ziurtagiriak, eraginpeko erakundeen proba eta baimenei dagozkienak, eta «AS BUILT» planoak, non gas-sarearen egoera eta sare hori beste zerbitzu batzuekin non gurutzatzen den zehaztuko baita.

Hirugarrena.– Baimentzen diren instalazioak onura publikokoak direla adieraztea; adierazpenak, urriaren 7ko 34/1998 Legeko 105. artikuluan xedatutakoaren indarrez, eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak hartu beharra dakar, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Adierazpenak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko adierazpenari dagokionez xedatzen dituen ondorioak ezartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 23a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala