
225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (2401 KB - 23 orri.)
- EPUB (674 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5127
32/2013 EBAZPENA, urriaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:
– Lankidetza-hitzarmena, Arartekoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artekoa, komunikazioak trukatzean bitarteko telematikoak erabiltzeko; I. eranskinean jasotzen da.
– Hitzarmena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Olaberriko Udalaren artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan; II. eranskinean jasotzen da.
– Hitzarmena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Samaniegoko Udalaren artekoa, hizkuntza-prestakuntza eta normalizazioaren arloan; III. eranskinean jasotzen da.
– Lankidetza-hitzarmena, Bilboko Udalarekin lankidetza-hitzarmena, aipatu udalerrian etxebizitza babestu publikoak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko politika gauzatu ahal izateko, IV. eranskinean jasotzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 8a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 8KO 32/2013 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, ARARTEKOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKOA, KOMUNIKAZIOAK TRUKATZEAN BITARTEKO TELEMATIKOAK ERABILTZEKO
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 8a.
Alde batetik, Iñigo Lamarca Iturbe jauna, Arartekoa, erakunde horren ordezkaria, eta
Bestetik, Josu Iñaki Erkoreka Gervasio, Herri Administrazio eta Justiziako Sailburua, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta haren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluak 2013ko uztailaren 23an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez, egintza hau egiteko baimena duena.
Bi aldeek hitzarmen hau izenpetzeko ahalmena aitortu diote elkarri, eta, bat eginik, hauxe
AZALDU DUTE:
Eusko Jaurlaritza eta Arartekoa ahalegin handiak egiten ari dira nor bere lan-eremuan bitarteko telematikoak are gehiago erabiltzeko.
Hori dela bide, Eusko Jaurlaritzan, esperientzia handia dute beste erakunde batzuekin dituzten harremanetan sinadura elektroniko aurreratua erabiltzen. Arartekoak ere sistema hori abiaraztearen alde egin du, autentikotasuna eta segurtasuna bermatzen baitu.
Hitzarmen honen helburua da lankidetza-esparru bat ezartzea bi erakunde horien esperientziak uztartzeko. Horretarako, komunikazioak trukatzeko sistema elektroniko bat arautuko dute; Izenpe, S.A.k ematen dituen egiaztagiriak erabiltzen ditu sistema horrek. Eusko Jaurlaritzak eta Arartekoak erakunde hori antolatu dute, hain zuzen ere, zerbitzu horiek emateko.
Ekimenak ezin ukatuzko interesa du: erakunde bien harremanak bizkortuko ditu (azaldu beharrik ez dago zeinen garrantzitsuak diren harreman horiek), eta erakunde biak gai izango dira kalitatezko zerbitzu publikoak emateko, bai eta bidezko epeetan emateko ere.
Ekimenak, halaber, are aukera handiagoa emango dio proiektuari sistema jakin bat erabiltzeko. Sistema horrek ziurtagiri elektronikoetan oinarrituko sinadura aurreratua darabil, eta, aipatutako bermeak direla eta, ezinbesteko tresna bilakatzen ari da sektore publikoan informazioaren gizartea garatzeko; hain zuzen ere, segurtasun juridikoaren printzipioak ezin baitezake inolako arraildurarik izan.
Horrekin batera, ezinbestekoa da jarraibide, epe eta prozedura batzuk ezartzea eta alde biek horiek betetzea, ahalik eta eraginkortasun handienaz betetzeko hitzarmen honen helburua, bai eta erakunde bien eginkizunen errekerimenduak ere.
Horiek horrela, alde biek, elkar hartuta, hitzarmen hau izenpetu dute, eta klausula hauek ezarri:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren helburua.
Hitzarmen honen helburua da Arartekoak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin lan egitea, beren arteko harremanetan teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera eta aplikazioa bultzatzeko. Zehazki, konpromisoa hartu dute bitarteko horiek erabiltzeko, hitzarmen honetako akordioen arabera, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bidez bien artean egiten diren komunikazioetan eta dokumentu-trukatzeetan.
Bigarrena.– Komunikazioetako bermeak.
Komunikazio elektronikoen autentikotasuna eta osotasuna bermatu beharko da, bai eta komunikazio horiek behar bezala gordetzen direla eta interesdunek jasotzen dituztela ere.
Hirugarrena.– Sinadura elektroniko aurreratuaren erabilera.
1.– Hitzarmen honetan xedatzen denarekin bat, alde izenpetzaileek eskuz izenpetutako dokumentuei bezainbateko balio eta eraginkortasun juridikoa emango diete sinadura elektroniko aurreratua erabiliz igortzen diren dokumentu elektronikoei.
2.– Komunikazioen autentikotasuna eta osotasuna bermatzeko erabiliko den sinadura elektroniko aurreratua ziurtagiri elektroniko batean oinarrituko da, eta sinadura sortzeko gailu seguru baten bidez sortuko.
3.– Ondore horietarako, onartu, Izenpe, S.A. ziurtatze-zerbitzuen egileak ematen dituen ziurtagiri elektronikoak onartuko dira.
4.– Alde jasotzailearen zeregina izango da jasotako komunikazio elektronikoan sinadura egiaztatzeko gailuak aplikatzea, zertarako eta izenpetutako datuen edukia modu fidagarrian ezartzeko eta aldatuak izan ote diren antzemateko, izenpetzailearen nortasuna behar bezala erakusteko eta dagokion ziurtagiriaren autentikotasuna eta balioa egiaztatzeko.
Ziurtagiriaren balioa egiaztatzeari dagokionez, eranskinean jasotzen diren errekerimenduak bete beharko dira.
Laugarrena.– Aldeen betebeharrak.
1.– Alde bakoitzaren erantzukizuna da hitzarmen honetan jasotako betebeharrak betetzen direla bermatuko duten neurri informatikoak edo bestelakoak hartzea. Zehazki, alde bakoitzak jarri beharko ditu sinadura elektronikoa ezartzeko bitartekoak; esate baterako, ziurtagiri elektronikoak eta sinadura sortzeko eta egiaztatzeko gailuak eskuratu beharko ditu.
2.– Erakunde izenpetzaileetako bakoitzak hartu beharreko neurriak hartu beharko ditu, komunikazio telematikoak erregistratzeari eta gordetzeari dagokionez aplikatzekoa den araudiaren arabera bete behar dituen betebeharrak betetzen dituela bermatzeko. Era berean, alde bakoitzak bermatu beharko du behar bezala izenpetutako hartu-agiri elektronikoak sortzen dituela, idazkiak hartu eta erregistratu izana ziurtatzeko.
Bosgarrena.– Proiektuaren eta komunikazioen arduradun izango diren organo esku-hartzaileak.
Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza izango da proiektuaz arduratuko den organoa; orobat arduratuko da komunikazio elektronikoak jasotzeaz eta bidaltzeaz, bai eta dagokion sailetara berriro bidaltzeaz ere, gehienez ere 24 orduko epean. Arartekoarentzako komunikazio elektronikoak ere organo horrek bidaliko ditu, epe horren barruan bidali ere.
Arartekoaren aldetik, Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko Zuzendaritza izango da proiektuaz arduratuko den organoa, eta Idazkaritza Nagusia arduratuko da, Erregistro Orokorraren bidez, komunikazio elektronikoak jasotzeaz eta bidaltzeaz.
Seigarrena.– Gobernuak Arartekoaren eskabideei erantzuteko izango dituen epeak.
Komunikazio-sistema ahalik eta eraginkorrena izan dadin eta informazioa eskatzeko bideak estandarizatze aldera, epe batzuk ezarri ditugu, Arartekoaren eskabideei erantzuteko kontuan hartu beharrekoak. Hona hemen epe horiek:
– Kexa-espediente bat bada, lehenengo informazio-eskaerari erantzuteko epea 15 egun izango da, delako sailak eskaera jasotzen duenetik zenbatzen hasita.
– Eusko Jaurlaritzak dagoeneko izapidetu duen kexa-espediente bat bada, informazio osagarria jasotzeko eskaerari erantzuteko epea 15 egun izango da, edo, hala badagokio, informazio osagarria eskatzeko idazkian ezartzen den epea.
Zazpigarrena.– Datu pertsonalak babesteko araudia eta konfidentzialtasun-arloko errekerimenduak bete daitezen bermatzea.
Alde izenpetzaile biek konpromisoa hartu dute izapidetzen diren gaien konfidentzialtasunari dagozkion betebeharrak betetzeko, bai eta datu pertsonalak babestearen arloko legediari dagozkion errekerimenduak betetzeko ere, eta, ildo horretatik, betebehar eta errekerimendu horiek betetzea xede duten erabakiak hartuko dituzte.
Arartekoak, bere aldetik, Eusko Jaurlaritzari bidaltzen dizkion idazkietan datu pertsonalak sartuko ditu, baldin eta datu horiek beharrezkoak badira helarazi nahi duen informazioa helarazteko edo Arartekora jo duen pertsonaren eskaerari bide emateko; bestela, ez ditu sartuko.
Zortzigarrena.– Jarraipen Batzordea.
Jarraipen Batzorde bat eratuko da, lau pertsonez osatua. Hitzarmen hau izenpetu duten aldeetako bakoitzak pertsona bi izendatuko ditu. Batzordea, gutxienez, urtean behin bilduko da, eta urtean zehar sortzen diren zalantzak eta arazoak konpontzeaz arduratuko da.
Bederatzigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.
Hitzarmen hau izenpetzen den egunean sartuko da indarrean, eta urtero luzatuko da, automatikoki luzatu ere, baldin eta hurrengo klausulan ezartzen den arrazoietakoren batengatik amaitzen ez bada.
Hamargarrena.– Amaitzeko arrazoiak.
Hona hemen hitzarmena amaitzeko arrazoiak:
– Aldeak ados jartzea eta hitzarmena amaitu nahi dutela erabakitzea.
– Hitzarmen honetako klausuletako edozein ez betetzea.
– Aldeetako edozeinek hitzarmena amaitu nahi duela adieraztea. Idatziz adierazi beharko du hori, eta, hitzarmena noiz amaitzea erabakitzen duen, gutxienez hiru hilabete lehenago formalizatu.
Ados daudela adierazte aldera, agertutako aldeek dokumentu honen ale bi izenpetu dituzte, ondorio bakarrarekin izenpetu ere, goian adierazitako tokian eta egunean.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO,
Arartekoa,
IÑIGO LAMARCA ITURBE.
ERANSKINA
ERREKERIMENDUAK, ZIURTAGIRI ELEKTRONIKOAREN BALIOA EGIAZTATZEKO
Aldeetako bakoitzak aukera izan dezan egiaztatzeko jasotzen dituen komunikazioak izenpetzeko erabilitako ziurtagiria baliozkoa dela, erakunde biek konpromisoa hartu dute beren komunikazio elektronikoetan sinadura elektronikoarekin batera sinadura sortzeko erabilitako ziurtagiriaren indarraldiaren baliozkotzea ere sartzeko. Izenpe, S.A.k emango du baliozkotzea.
II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 8KO 32/2013 EBAZPENARENA
HITZARMENA, HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA OLABERRIKO UDALAREN ARTEKOA, HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZA ETA NORMALIZAZIOAREN ARLOAN
PARTE HARTZEN DUTE:
Alde batetik, Maite Iruretagoiena Ibarguren andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria eta ordezkari gisa, eta
Bestetik, Jokin Garmendia Asurabarrena jaunak, Olaberriko Udaleko Alkatea eta ordezkari gisa.
ADIERAZI DUTE:
I.– 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.
II.– 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.
III.– Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz».
IV.– Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.
V.– Olaberriko Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).
VI.– Hori guztia ikusita, Olaberriko Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.
Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Olaberriko Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.
Hitzarmenaren helburua:
Lehenengoa.– Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Olaberriko Udalak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bigarrena.– Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:
– Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.
– Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.
– Terminologia juridiko-administratiboa.
– Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.
Euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. Hizkuntza-eskakizuneko hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak:
Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Olaberriko Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Laugarrena.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bosgarrena.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
Seigarrena.– Olaberriko Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko dirulaguntzak:
Zazpigarrena.– 1.– Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.
2.– Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
3.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
Terminologia juridiko-administratiboa:
Zortzigarrena.– Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.
Olaberriko Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.
Olaberriko Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.
Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea:
Bederatzigarrena.– Olaberriko Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Olaberriko Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.
Olaberriko Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Olaberriko Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.
Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.
Klausula orokorrak:
Hamargarrena.– Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.
Hamaikagarrena.– Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.
Hamabigarrena.– Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.
Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2013ko irailaren 4an.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,
MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.
Olaberriko Udalaren aldetik,
JOKIN GARMENDIA ASURABARRENA.
III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 8KO 32/2013 EBAZPENARENA
HITZARMENA, HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA SAMANIEGOKO UDALAREN ARTEKOA, HIZKUNTZA-PRESTAKUNTZA ETA NORMALIZAZIOAREN ARLOAN
PARTE HARTZEN DUTE:
Alde batetik, Maite Iruretagoiena Ibarguren andreak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria eta ordezkari gisa, eta
Bestetik, Cristobal Zuñeda Berganzo jaunak Samaniegoko udaleko alkatea eta ordezkari gisa.
ADIERAZI DUTE:
I.– 10/1982 Legeak (Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak) aitortzen du herritar orok eskubidea duela euskara nahiz gaztelania erabiltzeko herri-administrazioarekiko harremanetan, eta, ondorioz, administrazioari agintzen dio eskubide hori gauza dezan.
II.– 6/1989 Legeak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak), hizkuntza-normalizazioari buruzko tituluan, 10/1982 Legean ezarritako printzipio eta tresnak biltzen ditu. Legeak, halaber, hizkuntza-eskakizunaren figura sortzen du; horrela, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako lanpostuak betetzeko prozesuetan eta, oro har, hautaketa-prozesuetan, irizpide objektiboak izango dira euskara-maila baloratzeko.
III.– Urriaren 14ko 241/2003 Dekretuak (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta eginkizunak arautzen dituenak) 15.1 artikuluan ezartzen duenez, erakunde horri dagokio, Euskalduntze Zerbitzuaren bitartez, «Euskadiko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen hizkuntza-gaitasuna sustatu, antolatu eta ebaluatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta horren garapeneko arauetan ezarritako moduan, hartara euskal administrazio publikoetan, beroriekin lankidetzan arituz, euskararen erabilera normalizatzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hizkuntzaren normalizaziorako ezarritako planekin bat etorriz».
IV.– Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak) testu bakar batean biltzen ditu euskararen administrazio-erabilerari buruzko hainbat xedapen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza-prozesuaren antolamenduari buruz Eusko Jaurlaritzak zenbait dekretutan emandako xedapenak.
V.– Samaniegoko Udalak onartuta dauka hizkuntza-normalizaziorako plana, beti ere apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen du).
VI.– Hori guztia ikusita, Samaniegoko Udalak Herri Arduralaritzaren Euskal erakundearen lankidetza eskatzen du indarrean dauden xedapenen arabera bete behar dituen hizkuntza-helburuak lortzeko.
Horregatik guztiagatik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Samaniegoko Udalak erabaki dute lankidetzan aritzea azken erakunde horren hizkuntza-normalizazioko lanetan. Horretarako, hitzarmen hau adostu dute, ondoko printzipioak eta jarduteko ildoak abiapuntu dituela.
Hitzarmenaren helburua:
Lehenengoa.– Hitzarmen honen bidez finkatu nahi da zein nolako harreman juridikoa izango duten Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Samaniegoko Udalak beren artean, Ogasun eta Herri administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritakoetatik aplikagarriak direnei dagokionez. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bigarrena.– Aurreko klausula horrek aipatzen duen harreman juridikoak honako jardute-esparruak izango ditu:
– Euskara-ikastaroak antolatzea: euskalduntze/alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak.
– Dirulaguntzak: euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko.
– Terminologia juridiko-administratiboa.
– Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea.
Euskalduntze/Alfabetatzeko eta 4. hizkuntza-eskakizuneko hizkuntza-prestakuntzako ikastaroak:
Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Samaniegoko Udalaren esku jartzen ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren I. kapituluan jasotako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Laugarrena.– Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1998ko ekainaren 9ko Aginduaren bidez argitaratutako hitzarmen-eredua aplikatuz ezarritako ordu-kredituak 2006eko irailaren 30era arte izango dute balioa. Hortik aurrera, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren seigarren artikuluaren 3. paragrafoan ezarritako parametroen arabera zehaztutako ordu-kreditua izango du langile bakoitzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Bosgarrena.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
Seigarrena.– Samaniegoko Udalak, hitzarmen hau izenpetzearen ondorioz, onartu egiten ditu Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduko hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuak jaso ahal izateko baldintzak. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
Euskara-ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko dirulaguntzak:
Zazpigarrena.– 1.– Udal-administrazioetako langileak euskara-ikastaroetara joatea errazagoa izan dadin, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dirulaguntzak emango ditu ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, baldin eta ordezkapen horiek beharrezkoak badira.
2.– Dirulaguntzak horiek Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren II. Kapituluan ezarritakoari egokituko zaizkio; Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta bestetik, ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen toki-langileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak.
3.– Alderdi biek ezagutzen dituzte 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren III. kapituluan datu pertsonalak babesteari buruz aipatzen diren xedapenak, eta hitz ematen dute bete egingo dituztela.
Terminologia juridiko-administratiboa:
Zortzigarrena.– Administrazio-hizkera finkatzeko eskumena IVAPi dagokiola-eta, erakunde horrek Euskalterm datu-base terminologikoaren barruan bateratuz eta onartuz doazen termino juridiko-administratiboak jarriko ditu hitzarmen hau izenpetzen duten herri-erakundeen esku.
Samaniegoko Udalak, IVAPek hala eskatzen dionean, bere eguneroko kudeaketan ohikoak diren administrazio-agirietan erabiltzen diren termino eta unitate lexikalak aurkeztuko ditu.
Samaniegoko Udalak, idazten dituen administrazio-agirietan, IVAPek Euskalterm izeneko datu-base terminologikoan onartutako terminologia juridiko administratiboa erabiliko du.
Euskarazko administrazio-materialak prestatu eta erabiltzea:
Bederatzigarrena.– Samaniegoko Udalak, IVAPekin elkarlanean, behar diren maiztasun-azterketak egingo ditu bere agirietan, eta, horrela, herri-erakunde horrek gehien erabiltzen dituen administrazio-agiri eta -espedienteak zein diren zehaztuko da. Ekimen horren bidez jakingo da zein idazki diren herritarren eta Samaniegoko Udalaren arteko idatzizko harremanetan premia handiena dutenak euskara aldetik egokitzeko.
Samaniegoko Udalak administrazio-agirien egokitzapenean antzematen dituen behar orokor eta zehatzak jakinarazi ahal izango dizkio IVAPi; horrelakoetan, bada, hizkuntza aldetik egokitzeko hautatu diren administrazio-agiri zehatzak eskuratuko dizkio. IVAPek, berriz, administrazio-idazki horien ereduak prestatuko ditu, eta Samaniegoko Udalari bidaliko aztertu eta balora ditzan.
Administrazio-idazkien behin betiko proposamen guztiak, diren aurreko lerroaldean aipatutako bidez egindakoak nahiz IVAPek bere kabuz egindakoak, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten herri-erakunde guztiei igorriko zaizkie.
Klausula orokorrak:
Hamargarrena.– Hitzarmen honek, sinatuz gero, aurreko lankidetza-hitzarmena ordezkatuko du, dena delako herri-erakundeak hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan IVAPekin sinatuta leukakeen hitzarmena, esan nahi da.
Hamaikagarrena.– Hitzarmen honek urtebeteko iraupena izango du, eta berez luzatuko da urtez urte, aldeetako batek ere ez badu berariaz adierazten bertan behera utzi nahi duela.
Hamabigarrena.– Hitzarmen hau bertan behera uzteko nahia adieraz lezake aldeetako edozeinek, bere aldetik, eta, hala eginez gero, bermatu egin beharko da hasitako jarduerak amaitu egingo direla. Nahi hori adierazi eta handik hiru hilabetetara amaituko da hitzarmenaren indarraldia.
Eta adostasun frogatzat, alde biek sinatzen dute hitzarmen hau, Vitoria-Gasteizen, 2013ko urriaren 2an.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen aldetik,
MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.
Samaniegoko Udalaren aldetik,
CRISTOBAL ZUÑEDA BERGANZO.
IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 8KO 32/2013 EBAZPENARENA
BILBOKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA, AIPATU UDALERRIAN ETXEBIZITZA BABESTU PUBLIKOAK ETA ZUZKIDURA-BIZITOKIAK SUSTATZEKO POLITIKA GAUZATU AHAL IZATEKO
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 23a.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Juan María Aburto Rique jauna, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
Eta bestetik, Ibon Areso Mendiguren jauna, Bilboko Udaleko behin-behineko alkate.
BERTARATU DIRA:
Lehenengoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu denez, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza alorrean dituen ahal publikoak erabiliz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko ekainaren 4ean egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.
Eta bigarrena, Bilboko Udaleko behin-behineko alkate denez, hirigintzako eta udal-eremuaren kudeaketako eskumenak dituen herri-administrazio den Udalaren ordezkari-lanetan, 2013ko maiatzaren 6ko ebazpenaren arabera, eta 2013ko maiatzaren 28ko Bilbo Hiriko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua.
Bi aldeek, administrazio arteko harremanetan izan behar den elkarrenganako koordinazio, lankidetza eta errespetuan, Lankidetza Hitzarmen hau egiteko legezko gaitasun nahikoa onartzen diote batak besteari. Hona hitzarmenaren oinarriak.
OINARRIAK
I.– Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren helburu programatikoen artean daude babestutako etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzea eta eraikitako bizitegi-parkea berroneratzeko beharrezkoak diren esku-hartzeak. Horretarako, irisgarritasun arazoak, baldintza higieniko-sanitarioak eta isolamendu termiko eta akustikoko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten bizitegirako unitateak eraitsi eta berregin egingo dira, apurka-apurka.
Hori bermatu ahal izateko, lurzoruaren kontrol publiko arduratsu eta eraginkorra lortu behar da, eta kontrol hori, dagoen lurzoru publikoa eta udal-planeamenduak gauzatuta eskuratuko dena kudeatzeko ekintza irmoarekin osatu beharko da.
II.– Gauza jakina da babes publikoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien eskaria handia dela, herritarrentzat eskura errazak diren baldintzetan, alegia.
III.– Dagoeneko izapidetuta eta onartuta dagoen, zein lantzen edo izapidetzen ari den udal-planeamenduaren arabera, erantsita doazen grafikoetan ikusten diren kokapenetan perspektiba berriak sor daitezke, batetik, hirigintzako garapenerako, eta bestetik, eskariari erantzun ahal izango dion edozein motako etxebizitza publiko jasoko dituzten lurzoru egokiak sortu edo egokitzeko. Hori guztia, gizatalde espezifikoen premiei erantzungo dien zuzkidira-bizitokien sustapena ahaztu gabe.
IV.– Hortaz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Bilboko Udalak batera eta koordinatuta jardun behar dutela egiaztatu eta berretsi behar da, bizilekua eta etxebizitzarekin zerikusia duten gaietan.
Izan ere, administrazio bien arteko lankidetza oso positiboa eta emankorra izan da Bilbon, eta zeregin horretan jarraitzeko asmoa dago.
V.– Bakoitzaren betebeharrak eta konpromisoak zehazteko, aldeek gerora izenpetu ahal izango dituzten hitzarmen espezifikoak gora behera, jarraian zehazten dira jarduera berrien ezaugarriak eta definizoa:
LANKIDETZA HITZARMENA
Lehenengoa.– Iturrigorri - Gardeazabal - Armotxabidea - Peñaskal bidea.
1.– Iturrigorri-Gardeazabal eremuan, hainbat eraikin daude oraindik mendiaren alde maldatsuan eginak, irisgarritasun, egonkortasun eta osasungarritasun arazo larriak dituztenak. Bi administrazioak ados daude eraitsi egin behar direla eta jabeen eta bizilagunen arteko akordioen arabera, ordezko etxeak eman behar zaizkiela bertako bizilagunei, aldi baterako edo behin-betiko, eremu horretan Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak dituen lurzoru egokietan sustatutako etxebizitza berrietan. Aipatu lurzoruak egokiak dira xede horretarako, Bilboko Udalak planeamenduan egindako doikuntzen ondoren. Izapideak eginak daude eta behin betiko onarpena dute.
2.– Hona zehaztasunak:
a) 740.01 - Egikaritze Unitatearen Hiri-Antolamendurako Plan Berezia.
Hiru eraikin egingo dira eta babes eta sustapen publikoko 45 etxebizitza berri izango dira guztira, Uretamendi eta Betolazarako igoeran, Betolazatik gertu dagoen Armotxabidearen gainaldean, hain zuzen.
Jarduera integratua izanik, Urbanizatzeko Jarduketa Programa, Urbanizazio Programa eta eraikuntza proiektua izapidetu behar dira. Era berean, Hiri-Antolamendurako Plan Bereziaren aldaketa egin eta izapidetuko da eraikuntza lursailera mugatzeko eta euri-uren sarean eraginik izan ez dezan.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak konpromisoa hartu du aipatutako dokumentuak egin eta izapidetzeko, baita urbanizazio-obrak gauzatzeko eta proiektatutako eraikinak eraikitzeko ere.
b) Plan Orokorraren aldaketa 734 banaketa-arean. Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan izango du eragina.
Iturrigorri eta Gardeazabak auzoetako eraikinak apurka-apurka desagertarazteko aukera ematen du, eta Peñaskal Bidearen lerrokaduran bi eraikin berri eraikitzeko. Behin-betiko edo aldi baterako ordezko etxebizitzak egingo dira bertan, sustapen publikokoak.
Lehenengo eraikinak 38 etxebizitza hartuko ditu, eta Armotxabidek eta Peñaskal Bideak bat egiten duten lekuan egongo da. Jarduketa asistematikoa da, ez du kudeaketa-tresnarik eskatzen. Lursail eraikigarria hobeto zehazteko Plan Berezia baino ez da egingo. Eusko Jaurlaritzarenak diren lurzoruetan dago eraikina.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak konpromisoa hartu du Plan Berezia eta Eraikuntza Proiektua egin eta izapidetzeko, urbanizazio-obrak gauzatzeko eta proiektatutako eraikina eraikitzeko ere.
Bigarren eraikinak, sustapen publikoko 85 etxebizitza hartuko ditu eta Iturrigorriren behe aldean dago, Peñaskal Bidean. Jarduera integratua izanik, Urbanizatzeko Jarduketa Programa, Urbanizazio Programa eta eraikuntza proiektua izapidetu behar dira. Desjabetzea izango da jarduketa-sistema.
Eremu horrek hartuko du Iturrigorri 51ren ordez agertzen den eraikin berria.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak konpromisoa hartu du aipatutako dokumentuak egin eta izapidetzeko, urbanizazio-obrak gauzatzeko eta proiektatutako eraikinak eraikitzeko ere. Birpartzelatzeko proiektua, edota ordezko agiria ere izapidetuko da, geratzen diren udal jabari publikoko lurzoru-azalerak zeintzuk diren argi zehaztuko dituena.
3.– Aurretik hartutako konpromisoak betetze aldera, Bilboko Udalak izapidetuta dauzka aipatutako jarduketa gauzatu ahal izateko hirigintzako espedienteak.
4.– Desjabetze bidez eskuratu beharreko lurzoruen kudeaketa Jaurlaritzari dagokio. Udalak bere gain hartuko du, osorik, desjabetze-jarduketaren gastua, eragindako ondasun eta eskubideen balorazio irizpideak zazpigarren puntuan zehaztutako Jarraipen Batzordean adostu ondoren.
5.– Bilboko Udalak konpromisoa hartu du legez dagokion hirigintza aprobetxamendua (% 15) dohain lagatzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoari.
6.– Bilboko Udalak konpromisoa hartu du lurzoru horietan calva-jokorako erabiltzen den zatia lekuz aldatuko duela eta haren gastuak bere gain hartuko dituela. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, bere aldetik, eremuaren inguruan lurzorua berdinduko du calva-jokoa bertan ezartzeko.
7.– Bilboko Udalak konpromisoa hartu du Urbanizatzeko Jarduketa Programa, Urbanizazio Proiektuak eta eraikuntzako lizentzien espedienteak bideratzeko, beti ere eta ahal de neurrian, izapideak finkatutako kronogramara egokituta.
Bigarrena.– Arangoiti. 130.02 Egikaritze Unitatea.
1.– 2009ko azaroan egindako osoko bilkuran, Bilboko Udalak behin betiko onartu zuen Eusko Jaurlaritzako orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustatutako Plan Berezia, antolamendu xehatua definitzekoa. Horren arabera, batu egingo ziren ekipamendu publikoak zuzkidura-bizitokiak baino hartuko ez zituen erakina sustatzeko, alegia.
2.– Egikaritze unitate honetako lurzorua Bilboko Udalak kudeatu du desjabetze bidez. Onartutako Plan Bereziari esker, 60 zuzkidura-bizitoki inguru eraikiko dira bertan eta beste eraikin bi ere, sustapen publikoko 53 eta 73 etxebizitza inguru hartuko dituztenak.
3.– Bilboko Udalak konpromisoa hartu du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari dohainik lagako dizkiola Plan Berezian aurreikusitako eraikin berriak egiteko beharrezkoan diren lurzoruak eta hirigintza eskubideak. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, konpromisoa hartu du lagapen hori onartzeko.
4.– Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak konpromisoa hartu du Urbanizatzeko Jarduketa Programa, Urbanizazio Proiektua eta eraikuntza proiektuak egiteko, baita urbanizazio-obrak gauzatzeko eta proiektatutako eraikinak eraikitzeko ere. Bilboko Udalak Birpartzelatzeko proiektua egiteko konpromisoa hartu du.
5.– Bilboko Udalak, halaber, konpromisoa hartu du kudeaketako, urbanizatzeko eta eraikingintzako dokumentuak ahalik eta azkarren izapidetzeko.
6.– Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak konpromisoa hartu du orain dagoen ekipamendu publikoa berriz ipintzeko obrak finantzatuko dituela. Horretarako, Uren Deposituaren ondoan dagoen eraikina erabilera horretarako egokituko du. Egokitze-lan horietarako eta egungo ekipamenduaren instalazioak eraisteko 311.824,09 euro (BEZ barne) bideratuko ditu.
7.– Bilboko Udalak konpromisoa hartu du legez dagokion hirigintza aprobetxamendua (% 15) dohain lagatzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoari.
Hirugarrena.– Txurdinaga.
1.– Euskadiko Autonomia Erkidegoa Txurdinaga-Begoña poligonoan dauden lurzoru soberakin batzuen titularra da. Lurzoru horiek garai hartako Instituto Nacional de la Viviendak kudeatu zituen hasiera batean, eta gero Erkidegoari transferitu. Zubisiku Bidearen iparraldean daude lurzoru horiek, Jesús Galíndez eta Zabalbide kaleen artean, eta 19.673,41 m2 –ko azalera dute.
2.– Bilboko Udalak behin betiko onartu du Eusko Jaurlaritzako orduko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak egindako Plan Orokorra. Horrela, lurzoru ez urbanizagarri gisa sailkatuta zegoena, urbanizagarri bihurtu da. Bertan, lau eraikin altxatuko dira, sustapen publikoko 144 eta 216 etxebizitza inguru (4 edo 6 etxebizitza solairu bakoitzeko) eta 66 zuzkidura-bizitoki hartuko dituztenak. Zubisiku Bidearen ordez, irisgarritasun araudietara egokitutako arrapalak jarriko dira eta eskailera alternatiboak. Jesús Galíndez etorbidea eta Zabalbide kalea lotuko ditu. Bestalde, eremuaren hegoaldean dagoen Etxe-Zuri baserria mantendu egingo da, egungo bizilagunak bertan bizi diren bitartean. Erabilerari dagokionez, udal ekipamendu publikorako izango da.
3.– Gorago aipatutako eraikinaren egungo bizilagunekin, Regina Lanzagorta familiarekin, hitzarmena edo horretarako ezarritako bestelako formula juridikoren bat izenpetu beharko da behin-behineko erabilera bermatzeko, aurreikusitako erabilera- eta mantentze-baldintzen araberakoa, alegia. Eraikin hura baldintzatzen duten gerorako konpromisoak jaso beharko ditu eta sor litezkeen lege-arazoak edo bestelakoak saihesteko beharrezkoak diren estipulazioak ere. Delako hitzarmena bi administrazioek adostu eta izenpetu beharko dute.
4.– Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak konpromisoa hartu du dagokion Urbanizatzeko Jarduketa Programa, Desjabetzeko Programa, Urbanizazio Programa eta eraikuntza programak egingo dituela eta urbanizazio-obrak gauzatu eta eraikinak eraikiko dituela. Birpartzelatzeko proiektua, edota ordezko agiria ere egingo du, udal jabari publikora igaroko diren lurzoru-azalerak zeintzuk diren argi zehaztuko dituena.
5.– Bilboko Udalak konpromisoa hartu du legez dagokion hirigintza aprobetxamendua (% 15) dohain lagatzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoari.
6.– Bilboko Udalak, halaber, konpromisoa hartu du aurreko 4. puntuan adierazitako kudeaketako, urbanizatzeko eta eraikingintzako dokumentuak ahalik eta azkarren izapidetzeko.
7.– Eremuaren ekialdean Metroko 3. linearen larrialdietarako irteera dago, eremuan eragin nabarmena duena. Jesús Galíndez kalea «Sagardotegia»rekin eta Zubisiku Bidearekin lotuko duen oinezkoentzako bigarren sarbide bat egiteko asmoz, urbanizazio osagarri hori aztertu da eta kostuaren balorazioa egin da, urbanizatzeko proiektuan sartuko litzatekeena.
Udalak egindako balorazioa oinarri hartuta, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak konpromisoa hartu du hura gauzatzeko, Bilboko Udalak xede horretarako beharrezkoa den lurzorua kudeatu eta gero.
Laugarrena.– Icio.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 10/1989 Foru Arauak eskainitako aukeren babesean, bi Administrazioek egokitzat jo dute Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga erregulatzen duen tokiko Zerga Ordenantzan (8.5 artikulua) aurreikusitako karga murriztuko tasari eustea (% 2).
Bosgarrena.– Aurreikusitako etxebizitzen kalkulu osoa
Hona hemen, aurreikusitako etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien programa:
(Ikus .PDF)
2.– Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du hitzarmen honen xede diren esparruetan ezarritako urbanizazio eta eraikuntza lanak gauzatzeko behar diren inbertsioak egiteko. Bilboko Udalak, bere aldetik, bere gain hartzen ditu Iturrigorri-Gardeazabalgo eremuan ondasunak eta eskubideak desjabetzeko egin behar diren inbertsioak, kalba jolasa berriz jartzea, eta Jesus Galindezen oinezkoentzako bigarren sarbide bat urbanizatzeko behar den lurzorua kudeatzea, Txurdinagako aldean.
3.– EAEko Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriko 7. zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, hitzarmen honetan ezarritako egintzetan Bilboko Udalari legez dagokion hirigintza-eraikigarritasunaren % 15ak eta Arangoitiko eremuan lagako diren lurzoruek 1.316.897,42 euroko balioa dute.
Seigarrena.– Etxebizitzak esleitzeko irizpideak.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak konpromisoa hartu du Bilboko Udala etxebizitza babestuen sustapen horietan interesatutako udal bakarra dela deklaratzeko. Ondorioz, Bilboko udalerrian erroldatutako eta etxebizitza eskatzaileen erregistro publikoan erregistratutako lagunek baino ezin izango dute etxebizitzak esleitzeko prozesuan parte hartu. Eta beti ere, Viviendas Municipales erakundearekin adostutako irizpideak kontuan hartuta.
Zazpigarrena.– Jarraipen batzordea.
1.– Alde biek beharrezkotzat jotzen dute Jarraipen Batzordea osatzea, bina ordezkari izango dituena.
2.– Batzordearen zeregina izango da, Hitzarmen honetan adostutakoa behar bezala betetzen dela eta ondo interpretatzen dela zaintzea, gatazkak konpontzea eta, oro har, etorkizunean sor litezkeen gorabeheraz arduratzea.
Zortzigarrena.– Aurrekontuko diru-izendapena.
Administrazio biek bere gain hartu dituzten konpromiso guztiak, Lankidetza Hitzarmen honetan zenbateko ekonomikoa zehaztu gabe dutenak, aldez aurretik bidezko aurrekontu-izendapenak egin izanaren baldintzapean egongo dira.
Bederatzigarrena.– Ez-betetzeak.
Dokumentu honetan jasotako betebeharrak ez betetzea kontratua deuseztatzeko arrazoi izango da, hitzarmenkideak lehengo egoera juridikora itzuliz; adierazitako deuseztapena eragiten duen hitzarmenkideak sortaraz ditzakeen kalte eta galerak ordaindu beharko ditu.
Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu honen bi ale izenpetu dituzte, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.
Bilboko Behin-Behineko alkate-udalburua,
IBON ARESO MENDIGUREN.
RSS