Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2013ko azaroaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5126

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «AGINDUA, 2013ko urriaren 17koa. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako hutsak atzeman dira Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduan (2013ko azaroaren 6ko EHAA, 211. zk.). Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

2013/4782 (1/1) orrialdean, xedapenaren idazpuruan, euskarazko testuan,

Honela dio:

«AGINDUA, 2013ko urriaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena»

Baina honela esan behar du:

«AGINDUA, 2013ko urriaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena»

2013/4782 orrialdean (1/1), lehenengo paragrafoan, euskarazko testuan,

Honela dio:

«Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2013ko abuztuaren 19ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2013ko abuztuaren 26ko EHAA, 161. zk.), honako hau»

Baina honela esan behar du:

«Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko abuztuaren 19ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2013ko abuztuaren 26ko EHAA, 161. zk.), honako hau»


Azterketa dokumentala