
224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5117
EDIKTUA, 740/13 judizio monitorioaren ondoriozkoa.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: judizio monitorioa 740/13.
Demandatzailea: Teleurge Asistencia S.L.
Abokatua.
Prokuradorea:
Demandatua. Javier Clemente Esono Nchama.
Gaia: monitorioa.
Aipatutako judizioan, 585 Dekretua eman zen 2013-07-24an. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:
XEDAPENAK
1.– Amaitutzat ematen da Teleurge Asistencia, S.L.k Javier Clemente Esono Nchamaren aurka 139,97 euro erreklamatzeko sustatutako prozesu monitorioa.
2.– Helaraz bekio Teleurge Asistencia, S.L.ri, hala nahi izanez gero betearazpena abiaraz dadila eska dezan, eta ohartaraz bekio, betearazi nahi duen zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea nahitaezkoa izango dela.
Epaileari ebazpen horren berri eman diot.
Aurkaratzeko modua: Epaitegi honetan berrikuspen-errekurtsoa jarriz. Idazkia bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da bulego judizialean, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da aurkaratzea onartuko (PZLko 454 bis art).
Errekurtsoa jarri arren, errekurritutako ebazpenaren ondoreak ez dira etengo (PZLko 454 bis artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da nahitaez; gordailua eratu ezean, errekurtsoa ez da izapidetzeko onartuko. Gordailua eratzeko, Epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu beharko da aipatutako kopurua Banesto taldeak (Banco Español de Crédito) epaitegi honetan duen kontuan (kontu-zenbakia: ......), eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela zehaztu (01-Berrikuspena kodea). Errekurtsoa jartzean, diru hori sartu izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Aipatutako xedapeneko 5. paragrafoan zehaztutakoek eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenek ez dute gordailua eratu beharrik izango errekurtsoa jartzeko.
Dekretua egin eta sinatzen dut.
Javier Clemente Esono Nchama demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).
Ebazpen horren aurka berrikusteko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS