
224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 5 orri.)
- EPUB (174 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5113
EBAZPENA, 2013ko azaroaren 12koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jardueretarako diru-laguntzak emateko dena.
Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 11ko Aginduak haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen ditu, eta diru-laguntza horietarako deia egiten du (2013ko irailaren 12ko EHAA, 174. zenbakia).
Aipatutako 2013ko irailaren 11ko Aginduaren 14. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Ebazpen Proposamena ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Eranskinean aipatzen diren Udalei eta Entitateei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.
Interesdunek ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
RSS