Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5112

AGINDUA, 2013ko azaroaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta LAB Irakaskuntza sindikatuaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Orain arte Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkaria izan den Hegoa Ugalde Villa andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– Jon Urrusolo Santos jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkari gisa, Hegoa Ugalde Villa andreari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 8a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala