Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5111

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 11koa, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektuaren barruan banda zabaleko interneten sartzeko diru-laguntzak emateko dena.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduak (EHAA, 147. zk.), Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko otsailaren 18ko Aginduak (EHAA, 57. zk.) aldatutakoak, Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektuaren barruan Interneterako banda zabaleko sarrera-zerbitzuak emateko laguntza-neurriak ezartzen ditu.

Aipatutako aginduan, diru-laguntzetako programa bat eratzen da. Diru-laguntza horien xedekoak dira, hain zuzen ere, banda zabaleko Internetekin konektatzeko, alde batetik, erabiltzaileak behar duen terminal-ekipoa erostea eta, bestetik, frekuentzia libreetako (WIFI edo antzekoak) bandako puntu-puntu anitzeko hari gabeko teknologietan oinarritutako instalazio kolektiboak eskuratzea. Halaber, diru-laguntza horiek emateko prozedura eta irizpideak arautzen dira eta laguntzen zenbatekoa eta berau aldatzeko prozedura ezartzen dira.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearen 2013ko urriaren 22ko Ebazpenaren bitartez, 2013ko ekitaldirako laguntzei dagokienez guztira aurreikusi den zenbatekoa onartu da. Ebazpen horretan guztira ezarri den zenbatekoa berrogeita bost mila (45.000) eurokoa da. Ezarritako konponbide teknologikoari dagokionez, erositako ekipo terminal bakoitzeko aleko zenbatekoa berrehun eta laurogeita bat (281) eurokoa izango da.

Halaber, esandako agindu horren 10. artikuluak Itelazpi izendatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erakunde laguntzaile bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu bategina onesteko den azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 52. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eta erakunde laguntzaileak egindako proposamena ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Konekta Zaitez@Banda Zabala proiektuaren barruan banda zabaleko Internetera sartzeko diru-laguntzen esleipena onuradunei jakinaraztea, honi erantsita doakion eranskinean jasota dauden kopuruetan.

Bigarrena.– 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren 13.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Itelazpi baltzu publikoak izango du onuradunak jakinarazteko eta operadoreari horien konturako diru-laguntzak ordaintzeko ardura.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Ogasun eta Finantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko eta erakunde onuradun bakoitzari honako honen berri emateko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 11.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala