Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2013ko azaroaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5110

AGINDUA, 2013ko urriaren 23koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioko (Fundación FIARE Fundazioa) patroien izendapena, berrautaketa eta karguak uztea onartzeko, bai eta fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko ere badena.

Ikusi da Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioak bere estatutuetan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko eta Patronatuaren osaeran egindako aldaketak inskribatzeko aurkeztutako espedientea. Aurrekari hauek hartu dira kontuan,

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko apirilaren 23an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean jaso zen Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren Notariotzako idazkia, zeinari erantsi baitzitzaizkion honako agiri honen kopia bi: 572/13 protokolo-zenbakidun eskritura, 2013ko apirilaren 17koa, Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketari eta patroien izendapenak eta kargu-uzteak onartzeari buruzkoa. Eta idazki hori aurkeztua izan zen, hain justu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba zedin.

Eskritura hori Fernando Casas Gallego jaunak Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioaren Patronatuaren izenean eta ordez eman zuen, patronatu horretako idazkaria denez gero. Eskritura horrekin batera, organo horrek 2009ko urriaren 20an, 2010eko azaroaren 15ean, 2011ko martxoaren 21ean, 2011ko ekainaren 20an, 2012ko ekainaren 18an eta 2012ko irailaren 24an egindako bileren ziurtagiriak ere aurkeztu ziren; ziurtagiri horiek guztiak Fernando Casas Gallego Patronatuko idazkariak eman zituen, Jesús Antonio Pérez Arrospide Patronatuko lehendakariaren oniritziarekin. Eskrituran, izendatuek izendapenak onartzearena ere jasotzen da.

Bigarrena.– Aipatu agiriekin bat etorriaz:

1.– 2009ko urriaren 20an Patronatuak ohiko bilera egin zuen, eta, erregistroan inskribatzeari doakionez, honako erabakiak hartu zituen:

– Fundazioko honako patronatukide hauek berriro hautatzea:

– Francisco Javier Vitoria Cormenzana jauna.

– Juan Manuel Seco Escarpín jauna.

2.– 2010eko azaroaren 15ean Patronatuak ohiko bilera egin zuen, eta, erregistroan inskribatzeari doakionez, honako erabaki hauek hartu zituen:

– Fundazioko honako patronatukide hau berriro hautatzea:

– Cristina de la Cruz Ayuso andrea.

3.– 2011ko martxoaren 21ean Patronatuak ohiko bilera egin zuen, eta, erregistroan inskribatzeari doakionez, honako erabaki hauek hartu zituen:

– Fundazioko honako patronatukide hauek berriro hautatzea:

– Juan Pedro Echeburua Beldarraín jauna.

– Iñigo Iriarte Lejarraga jauna.

– María del Mar Magallón Sonería andrea.

– Iñaki Markiegi Candina jauna.

– José Puyo del Hoyo jauna.

– Ángel Toña Guenaga jauna.

– Enrique Zabala Echevarría jauna.

– Gonzalo Rodriguez Aguirregoitia jauna (Patronatuko lehendakariorde-kargurako berriro hautatua dena)

– Estatutuetako 3. artikulua aldatzea. Honela geratuko da:

«3. artikulua.– Fundazioaren helburuak.

Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioak honako helburu hauek izango ditu:

1.– Inbertsiorako eta aurrezte etiko eta arduratsurako ekimenak sustatzea.

2.– Euskal gizartea aurrezte arduratsurako alternatibei buruz sentsibilizatzea.

3.– Banka etikoaren alorrean diharduten erakundeen ekintzak jakinaraztea jardunaldien, argitalpenen eta abarren bidez.

4.– Banka tradizionalean aukerarik ez duten diru-baliabide gutxiko pertsonek krediturako aukera izateko bideak bilatzea eta eskaintzea.

5.– Aipatutako helburuak betetzeko, Fundazioak, besteak beste, garapen-lankidetzarako proiektuak eta gizarte-bazterketari aurre egiteko proiektuak bultzatuko ditu, betiko finantza-sistematik kanpo dauden pertsonek eta antolakundeek, iparraldekoak nahiz hegoalde pobretukoak izan, kredituak lortzeko erraztasunak izan ditzaten. Fundazioak lan egingo du orobat euskal gizartearen sentsibilizazioan, aurrezte-alternatibei eta inbertsio etiko eta arduratsuari dagokienez.

4.– 2011ko ekainaren 20an, Patronatuak ohiko bilera egin zuen, eta, erregistroan inskribatzeari doakionez, honako erabaki hauek hartu zituen:

– Fundazioko honako patronatukide hauek izendatzea:

– Igor Irigoyen Fuentes jauna.

– Jorge Berezo Díez jauna.

– José Manuel Nuñez jauna.

5.– 2012ko ekainaren 18an, Patronatuak ohiko bilera egin zuen, eta, erregistroan inskribatzeari doakionez, honako erabakiak hartu zituen:

– Fundazioko honako patronatukide hauek berriro hautatzea:

– Carlos Askunce Elizaga jauna (Patronatuko lehendakariorde-kargurako berriro hautatua dena).

– Ramón Ibeas Larrañaga jauna.

– Javier Llorente Mingo jauna.

– Santiago Membibre Peral jauna.

– Jesús Antonio Perez Arróspide jauna (Patronatuko lehendakariorde-kargurako berriro hautatua dena).

– María José Rodrigo andrea.

6.– 2012ko irailaren 24an, Patronatuak ohiko bilera egin zuen, eta, erregistroan inskribatzeari doakionez, honako erabaki hauek hartu zituen:

– Fundazioko honako patronatukide honek uztea kargua:

– María José Rodrigo andrea.

– Fundazioko honako patronatukide hau izendatzea:

– Luís Fernando Consuegra Revuelta jauna.

Hirugarrena.– Fundazioaren aurrekari erregistrokoak azterturik, ikusi da Patronatuaren osaera hauxe dagoela inskribaturik:

Lehendakaria: Jesús Antonio Pérez de Arrospide García jauna, karguan 2012-07-02ra arte egongo dena.

Lehendakariordeak:

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia jauna, karguan 2011-03-26ra arte egongo dena.

Carlos Askunze Elizaga jauna, karguan 2012-07-02ra arte egongo dena.

Idazkaria: Fernando Casas Gallego jauna, karguan 2013-05-04ra arte egongo dena.

Bokalak:

Jesús Castanedo Torre jauna, karguan 2011-03-26ra arte egongo dena.

Pedro Echaburua Beldarrain jauna, karguan 011.03.26ra arte egongo dena.

Iñigo Iriarte Lejarreta jauna, karguan 011.03.26ra arte egongo dena.

María del Mar Magallón Soneira andrea, karguan 2011-03-26ra arte egongo dena.

Iñaki Mirena Markiegui Candina andrea, karguan 2011-03-26ra arte egongo dena.

Miguel Ángel Ortiz de Anda Basabe jauna, karguan 2011-03-26ra arte egongo dena.

José María Puyo del Hoyo jauna, karguan 2011-03-26ra arte egongo dena.

Enrique Leandro Zabala Echevarria jauna, karguan 2011-03-26ra arte egongo dena.

Cristina de la Cruz Ayuso andrea, karguan 2010-11-27ra arte egongo dena.

Juan Manuel Seco Escartin jauna, karguan 2013-10-20ra arte egongo dena.

Francisco Javier Vitoria Cormenzana, karguan 2009-11-16ra arte egongo dena.

Dolores Rodríguez Ruiz andrea, karguan 2013-05-04ra arte egongo dena.

José Manuel Gómez González jauna, karguan 2013-05-04ra arte egongo dena.

María José Rodrigo Santamaría andrea, karguan 2012-07-02ra arte egongo dena.

Eneko Caballero Laskiber jauna, karguan 2012-07-02ra arte egongo dena.

José Ramón Ibeas Larrañaga jauna, karguan 2012-07-02ra arte egongo dena.

Javier Llorente Mingo jauna, karguan 2012-07-02ra arte egongo dena.

Ángel Tarsicio Toña Güenaga jauna, karguan 2011-03-26ra arte egongo dena.

Santiago Membibre Peral jauna, karguan 2012-07-02ra arte egongo dena.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten,

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2013ko uztailaren 28ko Ebazpena eman du, babeslaritza-funtziotan jardunez eman ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Ebazpen horren bitartez, Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak 31.1 artikuluan xedatutakoarekin eta aipatu dekretuaren 31.1 artikuluarekin. Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio patronatua aldatzeko eta estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; eta, lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen abuztuaren 28ko 4/2009 Dekretuaren 9,1.e. paragrafoan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.

Laugarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak, guztiak ere estatutuen aldaketak onartu eta inskribatzeari dagokionez.

Bosgarrena.– Fundazioaren Patronatuko kideen izendapenei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10. eta 12. artikuluetan ezarritakoa betetzen da, baita ekainaren 19ko 101/2007 Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 32., 33. eta 40. artikuluan ezarritakoa ere (ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu zuen Erregelamendu hori). Eta hori guztia bat dator onartutako estatutu-araudi berriarekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioari irekitako erregistro-orrian, honako patronatukide hauek berriro lau urterako hautatuak izan direla inskribatzea:

2009ko urriaren 20tik aurrera:

– Francisco Javier Vitoria Cormenzana jauna.

– Juan Manuel Seco Escarpín jauna.

2010eko azaroaren 15etik aurrera:

– Cristina de la Cruz Ayuso andrea.

2011ko martxoaren 21etik aurrera:

– Juan Pedro Echeburua Beldarraín jauna.

– Iñigo Iriarte Lejarraga jauna.

– María del Mar Magallón Sonería andrea.

– Iñaki Markiegi Candina jauna.

– José Puyo del Hoyo jauna.

– Ángel Toña Guenaga jauna.

– Enrique Zabala Echevarría jauna.

– Gonzalo Rodriguez Aguirregoitia jauna (Patronatuko lehendakariorde-kargurako berriro hautatua dena).

2012ko ekainaren 18tik aurrera:

– Carlos Askunce Elizaga jauna (Patronatuko lehendakariorde-kargurako berriro hautatua dena).

– Ramón Ibeas Larrañaga jauna.

– Javier Llorente Mingo jauna.

– Santiago Membibre Peral jauna.

– Jesús Antonio Perez Arróspide jauna (Patronatuko lehendakariorde-kargurako berriro hautatua dena).

– María José Rodrigo andrea.

Bigarrena.– Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioari irekitako erregistro-orrian, patronatukideen honako izendapen eta kargu-uzte hauek inskribatzea:

– Lau urterako, lau patronatukide hauek izendatzea:

– José Manuel Nuñez Eguía jauna (2011ko ekainaren 21etik aurrera).

– Igor Irigoyen Fuentes jauna (2011ko ekainaren 21etik aurrera).

– Jorge Berezo Díez jauna (2011ko ekainaren 21etik aurrera).

– Luis Fernando Consuegra Revuelta jauna (2012ko irailaren 24tik aurrera).

– María José Rodrigo Santa María andreak Fundazioan duen patronatukide-kargua uztea onartzea.

Ebazpen honetako lehenengo eta bigarren atalak eta Fundazioaren erregistro-aurrekariak kontuan izanik, organo horrek osaera hau izango du:

Lehendakaria: Jesús Antonio Pérez de Arrospide García jauna, karguan 2016-07-02ra arte egongo dena.

Lehendakariordeak:

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia jauna karguan 2015-03-21era arte egongo dena.

Carlos Askunze Elizaga, karguan 2016-06-18ra arte egongo dena.

Idazkaria: Fernando Casas Gallego, karguan 2013-05-04ra arte egongo dena.

Bokalak:

Pedro Echaburua Beldarrain jauna, karguan 2015-03-21era arte egongo dena.

Iñigo Iriarte Lejarreta jauna, karguan 2015-03-21era arte egongo dena.

María del Mar Magallón Soneira andrea, karguan 2015-03-21era arte egongo dena.

Iñaki Mirena Markiegui Candina, karguan 2015-03-21era arte egongo dena.

José María Puyo del Hoyo, karguan 2015-03-21era arte egongo dena.

Enrique Leandro Zabala Echevarria jauna, karguan 2015-03-21era arte egongo dena.

Cristina de la Cruz Ayuso andrea, karguan 2014-11-15era arte egongo dena.

Juan Manuel Seco Escartin jauna, karguan 2013-10-20ra arte egongo dena.

Francisco Javier Vitoria Cormenzana jauna, karguan 2013-10-20ra arte egongo dena.

Dolores Rodríguez Ruiz andrea, karguan 2013-05-04ra arte indarrean izango duena.

José Manuel Gómez González jauna, karguan 2013-05-04ra arte egongo dena.

José Ramón Ibeas Larrañaga, karguan 2016-06-18ra arte egongo dena.

Javier Llorente Mingo, karguan 2016-06-18ra arte egongo dena.

Ángel Tarsicio Toña Güenaga jauna, karguan 2015-03-21era arte egongo dena.

Santiago Membibre Peral jauna, karguan 2016-06-18ra arte egongo dena.

José Manuel Nuñez Eguía jauna, karguan 2015-06-21era arte egongo dena.

Igor Irigoyen Fuentes jauna, karguan 2015-06-21era arte egongo dena.

Jorge Berezo Díez jauna, karguan 2015-06-21era arte egongo dena.

Luis Fernando Consuegra Revuelta jauna, karguan 2016-09-24ra arte egongo dena.

Hirugarrena.– Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan egindako aldaketa onartzea. Honela geratuko da:

«3. artikulua.– Fundazioaren helburuak.

Inbertsio eta Aurrezki Erantzulea Fundazioak honako helburu hauek izango ditu:

1.– Inbertsiorako eta aurrezte etiko eta arduratsurako ekimenak sustatzea.

2.– Euskal gizartea aurrezte arduratsurako alternatibei buruz sentsibilizatzea.

3.– Banka etikoaren alorrean diharduten erakundeen ekintzak jakinaraztea jardunaldien, argitalpenen eta abarren bidez.

4.– Banka tradizionalean aukerarik ez duten diru-baliabide gutxiko pertsonek krediturako aukera izateko bideak bilatzea eta eskaintzea.

5.– Aipatutako helburuak betetzeko, Fundazioak, besteak beste, garapen-lankidetzarako proiektuak eta gizarte-bazterketari aurre egiteko proiektuak bultzatuko ditu, betiko finantza-sistematik kanpo dauden pertsonek eta antolakundeek, iparraldekoak nahiz hegoalde pobretukoak izan, kredituak lortzeko erraztasunak izan ditzaten. Fundazioak lan egingo du orobat euskal gizartearen sentsibilizazioan, aurrezte-alternatibei eta inbertsio etiko eta arduratsuari dagokienez.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 23a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala