
223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5100
IRAGARKIA, Julian Korta Lizarralde jaunari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko urriaren 2ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, bidegabe ordaindutako dirua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko beharra adierazten da, 79/2010 Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.
Interesdunari aipatu ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Jakinarazitako egintzaren eduki guztia ezagutu eta ezagutza horren berri jasota uzteko, Julian Korta Lizarralde jaunak hamabost egun izango ditu iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan ager dadin, Donostia kalea 1. O eraikina, 4. solairua; 01010 Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 5a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.