Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5099

IRAGARKIA, ibilgailuen bizitza baliagarria amaitutakoan ibilgailuok baztertu, kendu eta desegiteari buruzko administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: X-002/2013).

1.– Entitate esleitzailea.

Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: X-002/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Deskribapena: ibilgailuak, beren bizitza baliagarria amaitutakoan, baztertu, kendu eta desegitea.

b) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2013ko uztailaren 2ko EHAA,125. zenbakiduna.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko tasa.

100 euro/unitatea, automobil erretiratua eta bestelako ibilgailuak.

15 euro/unitatea, motozikleta erretiratua eta ibilgailu-hondarrak.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2013ko urriaren 7a.

b) Gauzatze-eguna: 2013ko urriaren 29a.

c) Kontratista: Todauto y La Brújula, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa:

345 euro/unitatea, automobil erretiratua eta bestelako ibilgailuak.

51,75 euro/unitatea, motozikleta erretiratua eta ibilgailu-hondarrak.

Erandio, 2013ko azaroaren 13a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala