Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5095

EDIKTUA, traktuari berriro ekiteko eta immatrikulazio berria egiteko jabari-espedienteari buruzko 1115/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Jesus Miguel Incinillas Fernándezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, hau

jakinarazten dut: epaitegi honetan, traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen 1115/13 prozedura bideratu da, honako hauek eskatuta: Arturo Martinez de Aguirre Fernandez de Larrea, Felix Maria Martinez de Aguirre Fernandez de Larrea, Javier Martinez de Aguirre Fernandez de Larrea, Margarita Martinez de Aguirre Fernandez de Larrea, Maria Jesus Martinez de Aguirre Fernandez de Larrea, Marta Martinez de Aguirre Fernandez de Larrea y Salvador Martinez de Aguirre Fernandez de Larrea. Prozedura traktuari berriro ekiteko –2/4 zatiei dagokienez– eta bi finka hauek –1/4 zatiei dagokienez– inmatrikulatzeko da:

A) Arrazua Ubarrundiako 2258 finka. Etxea Duranako herrian kokatuta dago, Arratzua-Ubarrundia Udala, hango Elisoste auzoan, eta 25. zenbakia du, egun 16.a, atxikitako hegal-, larrain- eta baratza- zati berarekin; hamabi area eta berrogeita hamabost zentiareako azalera du, guztira. Mugak: Iparraldean jabetza bereko lurzatia; hegoaldean, herri-bidea; ekialdean, elizarako bidea; eta, mendebaldean, Frantziarako errepidea.

Inskripzioa.– Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Jabetza Erregistroan hiru laurden daude inskribatuta 2258 finka bezala –Arratzua-Ubarrundiako Udalarena, 4914. liburukia, 41. liburua, 108. orria– eta Arrazuako 419. finka du jatorria –317. lliburukian, 7. liburuan, 62. orrian inskribatua–.

Katastroko erreferentzia: 0003 poligonoa, 0299 partzela, Durana herria, Arratzua-Ubarrundia udalerria.

Guztizko azalera: 1252,33 m2.

Mugakideak:

Iparraldean: 3 poligonoa, 1439 lursaila, auzi-jartzaileena.

Hegoaldean: kalea.

Ekialdean: kalea.

Mendebaldean: kalea.

B) 2257 finka. Lursail hesitua, Barrio de Arriba deituriko tokian kokatua, Duranako jurisdikzioan, Arratzua-Ubarrundiako Udala. Bost areako azalera dauka. Mugak: iparraldean, bidea; hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean, Francisco Juan de Ayala.

Inskripzioa.– Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Jabetza Erregistroan hiru laurden daude inskribatuta 2257 finka bezala, Arratzua-Ubarrundiako Udalarena, 4914. liburukia, 41. liburua, 105. orria– eta 420. finka du jatorri –317. lliburukian, 7. liburuan, 63. orrian inskribatua–.

Katastroko erreferentzia: 0003 poligonoa, 0301 lursaila, herria: Durana; udalerria: Arratzua-Ubarrundia.

Guztizko azalera: 430,02 m2.

Mugakideak:

Iparraldean: kalea.

Hegoaldean: 3. poligonoa, 302. lursaila, J. Miguel Ortíz de Arri Ibarzabal jaunarena.

Ekialdean: 3. poligonoa, 302. lursaila, J. Miguel Ortíz de Arri Ibarzabal jaunarena.

Mendebaldean: 3. poligonoa, 300. lursaila, Ana Isabel Lopez Luque eta Pedro Maria Martínez Larraurirena.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Halaber, honako hauek epatzen dira: Cayetano Ibarzabal Echevarria edo haren kausadunak, espedientearen xede diren finka bakoitzeko laurdenaren titular gisa agertzen direnez erregistroan; Faustina Aberasturi Ruiz de Larrea eta Justo Julian Ibarzabal Aberasturi edo haien kausadunak, finken usufruktuaren eta jabetza soilaren laurdenaren titular direnez; auzi-jartzaileak, finkak katastroan horien izenean baitaude, eta Natividad Fernandez de Larrea Viloria edo haren kausadunak, finkak haiengandik baitatoz, eta, inmatrikulatzea eskatzen diren finka bakoitzaren laurdenari dagokienez, auzi-jartzaileak eta Duranako administrazio-batzarra, Pedro Maria Martinez Larrauri, Ana Isabel Lopez Luque eta J. Miguel Ortiz de Arri Ibarzabal, ondoko finken titular direnez. Horiek guztiak epatzen dira, lehenago aipatutako epean espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 14a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala