Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5094

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 614/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 614/13 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Exclusivas Landazuri, S.L.

Alderdi demandatua: Pedro Maria Echeverria Ruiz Larramendi.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua hitzez hitz:

182/13 EPAIA

Epailea: Marta Fernandez Molina.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: bi mila eta hamahiruko urriaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Exclusivas Landazuri, S.L.

Abokatua: Sandra Sarachaga Padura.

Prokuradorea: Azucena Rodríguez Rodríguez.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Azucena Rodríguez Rodríguez epaitegietako prokuradoreak Exclusivas Landazuri, S.L.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Pedro María Echevarría Ruiz de Larramendi jaunaren aurkakoa, auzi-iheslaria bera.

Pedro María Echevarría Ruiz de Larramendi jauna kondenatzen dut Exclusivas Landazuri, S.L.ri honako hauek ordaintzera: 2.355,24 euro, gehi demanda aurkeztu zenetik, hau da, 2013ko apirilaren 30etik, ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa.

Zenbateko horrek Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan epai-betearazpenetarako aurreikusten den interesa alde batera utzi gabe –ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin artekoa–, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri (PZL, 455. 1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, jakinarazpen-eginbidea gauzatu dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala