Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5090

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 464/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira hitzez hitz idazpurua eta xedapenak:

399/13 EPAIA

Epailea: Alicia Sánchez Sánchez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko urriaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Dominga Garcia Arboleda.

Abokatua: María Isabel Arana Basabe.

Prokuradorea. Veronica Vazquez Fontao.

Alderdi demandatua: Humberto Jorge Almeida Cunha.

Abokatua:

Prokuradorea.

Parte-hartzailea: Fiskaltza.

Judizioko gaia: seme adingabearekiko neurri pertsonalak eta ekonomikoak hartzea.

EPAITZA

Alaba adingabearentzako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzeko eskatuaz, auzi-ihesean den Humberto Jorge Almeida Cunha aitaren aurka, Dominga García Arboleda andrearen izenean eta ordez Verónica Vázquez Fontao prokuradoreak aurkeztutako demanda partez baiesten dut; eta Bizkaiko Probintzia Fiskaltza parte delarik, XXXXX adingabekoari dagokionez honako neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak hartzen ditut:

1.– 2006ko apirilaren 11n jaiotako adingabekoaren gaineko zaintza eta jagoletza Dominga García Arboleda amari ematen zaizkio.

2.– 2006ko apirilaren 11n jaiotako adingabekoaren gaineko guraso-ahalaz esklusiboki baliatzea Dominga García Arboleda amari esleitzen zaio.

3.– Adingabekoarentzako mantenu-pentsioa gisa, Humberto Jorge Almeida Cunha jaunak honako zenbateko hau ordainduko du: kontzeptua edozein delarik ere, hileko dituen sarrera garbien % 23; gutxienez, betiere, berrehun euro (200). Zenbateko hori hile bakoitzeko lehen bost eguen barruan eta jagoletza duen gurasoan izendatutako banku-kontuan ordaindu beharko da; eta Pentsio hori, bestalde, urtero eguneratu beharko da, betiere Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakunde batek argitaratutako KPIk duen aldakuntzarekin bat etorriaz.

3.– Bien alabak izaten dituen ezohiko gastuak bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte. Honako hauek kontsideratzen dira ezohiko gastu: eskolako hezkuntzaren eta instrukzio pertsonalaren arloetakoak, eta bai aseguru pribatuetan edo publikoetan sartzen ez diren gaixotasunen arlokoak eta mantenu-pentsioan zehazten ez den beste edozein gasturen arloak ere.

4.– Ez da bidezko bisita-erregimenik ezartzea, zehazki, Humberto Jorge Almeida Cunha aitak adingabekoari bisitak egiteko litzatekeena.

Ez da kosturik ezartzen.

Ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena egiten denetik harako hogei eguneko epean. Bizkaiko Probintzia Auzitegiari dagokio errekurtso hori ebaztea. Errekurtsoa prestatzeko, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 457.2 eta 774 artikuluak).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epailea.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan; bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4710). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Humberto Jorge Almeida Cunha non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko urriaren 15a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala