Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5089

EDIKTUA, 646/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Asesoria de Fincas Bellido S.L.k eskatuta, Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 646/13 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da Ricardo Vargas Potes jaunaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

171/13 EPAIA

Epailea: Ana Garcia Orruño.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko uztailaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: Asesoría de Fincas Bellido, S.L.

Abokatua: Jorge Montero Bellido.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Ricardo Vargas Potes.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Asesoria de Fincas Bellido, S.L.k aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten dut Ricardo Vargas Potes jauna honako hau ordaintzera: 1.891,96 euro, gehi 2013ko ekainaren 24tik gaur egunera arte sortutako legezko interesak, ondoriozko diru-kopuruari bi puntu ezarriz auzi-jartzaileri guztia ordaindu arte; eta, azkenik, kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ricardo Vargas Potes demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko uztailaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala