Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2013ko azaroaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5086

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 12koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Donostialdeko Metroa Eraikitzeko Proiektuak -Herrera-Altza. Addenda II- eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda onartzeko eta titularrei okupazioaren aurretiko aktak jasotzeko ekitaldirako dei egiteko dena.

Herrera eta Galtzarabordako geltokien eta Altza/Pasaiako geltoki berriaren arteko burdinbidea bitan banatzeko informazio-azterlanaren xedea hauxe da: trazadurarik onena finkatzea eta Altza auzoari eta Pasaia udalerriari zerbitzua eskaintzeko geltokiak jartzeko lekurik onenak zehaztu eta hautatzea.

Garraio eta Herri Lanetako sailburuordearen 2012ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez behin betikoz onartutako Informazio-azterlana hainbat eraikuntza-proiektu espezializatutan banatuko da; informazio-azterlan hori lehenengo eraikuntza-proiektuarekin hasi zen, hau da, Herrera eta Altzako geltoki berriaren tarteko zatian burdinbidea bitan banatutako tartearekin.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2012ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren bidez, Donostialdeko -Herrera-Altza tartea- Metroaren eraikitze-proiektua onartu zen.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2012ko ekainaren 8ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Donostialdeako Metroa -Herrera-Altza zatia- eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2012ko urriaren 17ko Ebazpenaren bidez, aipatu proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zen, eta titularrei ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko dei egin zitzaien. Akta horiek 2012ko azaroaren 20an egin ziren.

Okupazioari dagokionez desjabetze-prozedurako faseak betetakoan, proiektua burutzeko ardura duen zerbitzuak txostena egin zuen, non adierazten baitzen proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko, arrazoi teknikoak zirela medio, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda handitu beharra zegoela.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2012ko urriaren 18ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen Donostialdeako Metroa -Herrera-Altza. Addenda I- eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eta Garraio Azpiegituren zuzendariaren urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bitartez, aipatu proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zen eta dei egin zitzaien titularrei okupazioaren aurreko aktak jasotzeko; aktok 2013ko martxoaren 14an jaso ziren.

Okupazioari dagokionez, desjabetze-prozedurako faseak bete ondoren, proiektua gauzatzeko ardura duen zerbitzuak, berriro, txostena egin zuen, non adierazten baitzuen, Donostialdeako Metroa -Herrera-Altza zatia- eraikitzeko proiektuan, Herrera eta Altza artean bitan banatutako burdinbideak estali egingo direla.

Estaldura horrek Herrera eta Altza arteko tren-trafikoa, Pasaiako portura merkantziak emateko lotura berria eta gaur egun dagoen linearen jarraipena ahalbidetzeko neurriak izan beharko ditu; horretarako, beharrezkoa da partzela bat okupatzea; okupazioa, batetik, behin betikoa izango da, estaldura eraikitzeko beharrezko egiturak egiteko behar dena, eta, bestetik, behin-behingoa, tren-zirkulazioa eta lanak segurtasunez gauzatzeko.

Era berean, Altzako geltokian larrialdietako aireztatze-eraikin txikia lurrazalean eraikitzeko, beharrezkoa da lorategiz hornitutako partzela baten okupazio alternatiboa egitea, aurreko eraikinaren ondoan. Eraikin txiki hori eraikin artean egitea aurreikusten da, eta horrek lur gaineko indusketak zurkaizteko mikropiloteak egitea ezinezkoa egingo du.

Proiektuaren eraginpeko lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz proiektuan.

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2012ko irailaren 2ko Ebazpenaren bidez, Donostialdeako Metroa -Herrera-Altza. Addenda II- Eraikitzeko Proiektua gauzatzeko ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozedura hastea erabaki zen. Eta desjabetzen eranskineko zerrenda jendaurrean erakutsi zen, eta interesdunei jakinarazi zitzaien agerkari hauen bitartez: 2013ko urriaren 2ko EHAA, 188. zk.; 2013ko urriaren 11ko GAO, 188. zk:, 2013ko urriaren 2ko «Noticias de Gipuzkoa», «Diario Vasco» eta «Berria», eta 2013ko urriaren 2an, Donostiako Udaletxeko iragarki-taulan.

Jendaurreko erakustaldia egiteko izapidearen barruan, zenbat alegazio aurkeztu dira, zeintzuk kontuan izan baitira eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendako errakuntzak zuzentzearren.

Organo honek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren trenbide-azpiegitura lanak gauzatzeko nahitaezko desjabetze-prozeduraren izapideak egiteko eta ebazpena emateko eskumena dauka, halaxe ezarrita baitago honako xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuari dagokionez Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.c) artikuluan. Dekretu hori, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuak aldatu zuen.

Aplikatu beharreko sektore-legeriak ofizialki onartutako trenbide-lineak ezartzeko edo zabaltzeko proiektuetan identifikaturiko erasandako ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzen ditu (Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikulua). Legezko deklarazio horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako prozedurara jotzeko, eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehendabizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako zenbatekoa okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Horiek horrela, egindakoa ikusita eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta lege horren Erregelamenduko 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenei jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.- Donostialdeko Metroa Eraikitzeko Proiektuak -Herrera-Altza. Addenda II- eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda (erakinean jasotakoa) onartzea, eta Trenbide Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 zehaztutako eraginekin haien okupazioa beharrezko dela dela deklaratzea.

2.- Zerrenda horretan ageri diren jabeei dei egitea, bertan zehaztutako egun eta orduetan, eta Donostiako Udalean pertsonatu eta gero, desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko, eta, behar bada, horiek formalki okupatzeko. Guzti horrek ez du eragotziko terrenoetara joatea, interesdunek hala eskatuz gero.

Ekintza horretara eraginpekoek zuzenean edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena duten ordezkoek joan beharko dute, eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiriak -eskritura publikoak, ziurtagiria edo Jabetza Erregistroaren informazio-oharrak, eta abar) eta euren eskubideak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1), 01010 Gasteiz.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da organo honetan edo Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

Donostiako Udal-mugartea.

Funtsaren zk.: 20-069-001.

Katastroko erres.: jabari publikoa.

Jabea: Pasaiako Portuko Agintaritza.

Okupazio iraunkorra: OP 0 m2/MP 238 m2.

Aldi baterako okupazioal: OT 0 m2/MT 674 m2.

Zortasuna: SP 0 m2/SM 0 m2.

Planoen izena: Plano 20.5 H 1.

Izaera: urbanoa.

Aldez aurretiko aktak jasotzea: 2013ko abendua.

Lekua: Donostiako Udaletxea. Eguna: 12a, 10:00etan.

Funtsaren zk.: 20-069-001-CONC.

Katastroko erref.: jabari publikoa.

Jabea: Metalización Amara, S.A.

Okupazio iraunkorra: OP 0 m2/MP 171 m2.

Aldi baterako okupazioa: OT 0 m2/MT 307 m2.

Zortasuna: SP 0 m2/SM 0 m2.

Planoen izena: plano 20.5 H 1.

Izera: urbanoa.

Aldez aurreko aktak jasotzea: 2013ko abendua.

Lekua: Donostiako Udaletxea. Eguna: 12a, 10:00etan.

Funtsaren zenbakia: 20-069-002.

Katastroko erref.: jabari publikoa.

Jabea: Donostiako Udala.

Rotetako 7., 9. eta 11.eko Jabekideen Erkidegoa.

Altza Pasealekuko 18.eko Jabekideen Erkidegoa.

Rotetako 29 ACko Jabekideen Erkidegoa

Okupazio iraunkorra: OP 103 m2/MP 0 m2.

Aldi baterako okupazioa: OT 211 m2/MT 0 m2.

Zortasuna: SP 0 m2/SM 0 m2.

Planoen izena: Plano 20.5 H 2.

Izaera: urbanoa.

Aldez aurretiko aktak jasotzea: 2013ko abendua.

Lekua: Donostiako Udaletxea. Eguna: 12a, 11:00etan.


Azterketa dokumentala