Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5015

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 919/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da eta honakoak dira hitzez hitz idazpurua eta xedapenak:

383/13 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko urriaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Ana Isabel Quisnia Diaz.

Abokatua: Maria Paz Ramos Lopez.

Prokuradorea: Ana Carmen Martinez Ruiz.

Alderdi demandatua: Julio Medardo Diaz Martinez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Partez baiesten dut Ana Isabel Quisnia Díaz andreak aurkeztutako demanda, Julio Medardo Díaz Martínez jaunaren aurkakoa, auzi-iheslaria bera. Honenbestez, aipatutakoen ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako, eta honako behin betiko neurri hauek hartzen ditut:

1.– Alaba adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, eta adingabearen gaineko guraso-ahala amarena izango da esklusiboki.

2.– Aitak eta seme adingabeak askatasun osoz aukeratzen duten eran komunikatu eta egon ahal izango dira elkarrekin.

3.– Aitak unean-unean –lana, subsidioa edo langabezi-saria dela medio– dauzkan diru-sarreren % 23 ordaindu behar dio amari, alaba adingabearen mantenu modura. Nolanahi ere, hilero ordaindu beharko duen gutxieneko zenbatekoa 100 euro izango da. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan dirua sartuz; zenbateko hori urtero urtarrilean eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako KPIaren arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

4.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte alabaren ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika-, odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako mediku-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasleek edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri alabak jaso behar dituen eskolak. Gainerako gastuak –aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira–, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan; bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4710...................). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Julio Medardo Díaz Martínez jauna non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko urriaren 9a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala