
219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5014
EDIKTUA, kontratu partikularrei buruzko 393/13 ohiko prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 393/13 prozedura arrunteko judizioa.
Demandatzailea: Miren Josune Sanz Martinez.
Abokatua: Ana Sofia Llamazares Medrano.
Prokuradorea: Olabarria.
Demandatua: Jose Ramon Vadillo Landa.
Gaia:
Judizio horretan, epaia eman zen 2013-06-28an, eta hau da epaitza:
«Baietsi egiten dut María Dolores Olabarria Cuenca auzitegietako prokuradoreak Josune Sanz Martinezen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-ihesean den José Ramón Vadillo Landa hauek ordaintzera kondenatzen dut: alde batetik, 35.534,23 euroko diru-zenbatekoa; beste aldetik, 2013ko martxoaren 19tik, hots, demanda aurkeztu zenetik, gaur egunera arte sortutako legezko interesak, ondoriozko diru-kopuruari bi puntu ezarriz auzi-jartzaileri guztia ordaindu arte, eta, azkenik, kostuak.»
Jose Ramon Vadillo Landa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2013ko urriaren 10a.
IDAZKARI JUDIZIALA.