Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5013

EDIKTUA, 294/13 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia (3. Sekzioa).

Errekurtsoa: 294/13, apelazioa, prozedura arrunta.

Alderdi apelatzailea: Mikel Abajo Sainz Aja.

Alderdi apelatua: Automáticos Txomin, S.A., Aitor Gutierrez Garcia eta Juan Pedro Frutos Corrales.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio:

«Ezetsi egiten dugu Bilboko Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegiak kanbio judizioko 77/12 autoetan –2013ko otsailaren 11koak eta erroilu honen jatorri direnetan– emandako epaiaren aurka Mikel Abajo Sainz Ajaren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa eta, bide batez, berretsi egiten dugu ebazpen hori. Errekurtso honek sorrarazitako kostuak alde apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euroko gordailua jartzea, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 eurokoa, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4703 0000 00 294 13. Errekurtso biak baliatuz gero, ezarpen-eragiketa bi ezberdin egin beharko ditu errekurtso-egileak, eta sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko da, eta D4 kodea dela ezohiko arau-hauste prozesa arengatiko errekurtsoaren kasuan. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judizial ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatu.

Ebazpena irmoa denean autoak jatorrizko epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.

Gure epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Dagokion erroiluari erantsiko zaio epaiaren ziurtagiria.»

Juan Pedro Frutos Corrales alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko urriaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala