
219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 1 orri.)
- EPUB (93 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
5012
IRAGARKIA, 629/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela argitara emateko dena.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da beherago zehaztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 629/2013.
Sekzioa: 3. sekzioa.
Aurkezte-eguna: 2013-10-09.
Errekurtsogilea: Estatuko Administrazioa.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako egintza: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013-07-31ko Agindua (2013-09-04ko EHAA, 168. zk.), 2013an goi-mailako kirol-lehiaketako antolatzeko diru-laguntzetarako deia egiteko eta deialdi hori arautzeko dena.
Bilbao, 2013ko urriaren 15a.
IDAZKARI JUDIZIALA.