
219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 4 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5011
EBAZPENA, 2013ko irailaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Eleaniztasuna eta Hezkuntza» tituluko ikasketa plana argitaratzeko agindua emateko dena.
Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu du ikasketa plana aldez aurretik Kalitatea Egiaztatu eta Akreditatzeko Estatutuko Agentziak (ANECA) aldeko txostena emanda, kasuan kasuko autonomia erkidegoek eman dute baimena eta Ministroen Kontseiluak 2012ko otsailaren 24an hartutako akordioaren bidez eman zitzaion izaera ofiziala (2012ko martxoaren 26an argitaratu zen Estatutuko Buletin Ofizialean).
Hori guztia kontuan hartuta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran), 35. artikuluan, zehaztutakoari jarraituz, ondokoa
EBAZTEN DUT:
Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Eleaniztasuna eta Hezkuntza» titulua lortzera bideratutako ikasketa plana, eranskinean jasotakoa. Ikasketa horiek Euskal Herriko Unibertsitateak eta Rijksuniversiteit Groningenek, elkarrekin antolatzen dituzte.
Leioa, 2013ko irailaren 2a.
Errektorea,
IŃAKI GOIRIZELAIA.
Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).
Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko errektoreordea,
NEKANE BALLUERKA LASA.