Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5009

EBAZPENA, 2013ko irailaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Material Aurreratuen Ingeniaritza» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko, eta Kalitatea Ebaluatu eta Akreditatzeko Estatuko Agentziaren (ANECA) komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela «Unibertsitate masterra: Material Aurreratuen Ingeniaritza» ikasketetako planean egindako aldaketak (Ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2011ko otsailaren 11n hartutako akordioaren bidez ezarri, eta 2011ko martxoaren 16ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko otsailaren 25ean emandako erabakiari jarraituz). Horrela, bada, horri guztiari jarraiki, ondokoa

EBAzten DUT:

Agindua ematea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Material Aurreratuen Ingeniaritza» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa plana, erabaki honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo erabaki honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko martxoaren 31ko Erabakiaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2011ko abuztuaren 22an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko irailaren 28an.

Ikasketa planaren aldaketa 2012-2013 ikasturtetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.

Leioa, 2013ko irailaren 2a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2013KO urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen Arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala