Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5006

EBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Arte Plastikoen alorrean jarduerak sustatzeko eta garatzeko Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrendaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2013ko maiatzaren 14ko EHAAn argitaratu zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Agindua, Arte Plastikoen alorrean jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena.

2.– 2013ko maiatzaren 2ko Aginduaren 17. artikuluak jasotzen duenaren arabera, nahiz eta Aginduan aurreikusitako laguntzak esleitzeko ebazpena interesatu bakoitzari jakinarazi, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.– Argitaratzea, eranskinean azaltzen den moduan, 2013ko maiatzaren 2ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, interesatu guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala