Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5005

EBAZPENA, 2013ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuordearena. Honen bidez, 2013-2014 ikasturtean prestakuntza/hezkuntza berriztatzeko proiektuak egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei egindako deialdia ebazten da.

2013ko ekitaldian, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko uztailaren 10ean Agindua eman zuen unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiteko 2013-2014 ikasturtean proiektuak egiteko ikastetxean prestatzeko proiektuak/hezkuntza berriztatzeko, eta proiektu horiek egiteko diru-zuzkidurak emateko baldintzak edo betekizunak zehazteko. Agindu hori, 2013ko uztailaren 12an argitaratu zen, EHAAko 133. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, proiektu guztiak ikusi eta aztertu ondoren, 2013ko uztailaren 10eko Aginduaren 12. artikuluarekin bat etorriz, eta balorazio batzordeak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Ebazpen honetako I. eranskinean zehazten diren zenbatekoak esleitzea 2013-2014 ikasturtean egingo diren Hezkuntza Prestakuntza/Berriztatzeko Proiektuei.

2. artikulua.- Diru-laguntzak ordaintzeko, 2013ko uztailaren 10eko Aginduko 15. artikuluan ezarritakoa beteko da.

3. artikulua.- II. eranskinean azaltzen dira onartu ez diren Hezkuntza Prestakuntza /Berriztatzeko proiektuak, eta ez onartzeko arrazoiak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturatako sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta, biharamunetik aurrea, hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau EHAAn argitaratu, eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 22a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala