Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5004

AGINDUA, 2013ko urriaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Kirolaren Euskal Kontseiluko kideak izendatu eta Kontseiluaren osaera argitaratzeko dena.

Azaroaren 7ko 220/2000 Dekretuak Kirolaren Euskal Kontseilua arautzen du, eta Administrazio Publikoen aholkularitza, kontsulta, jarraipena nahiz eztabaida sektoriala ahalbidetzen duen organo nagusitzat jotzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol politikari eragiten dioten gaietarako.

Dekretu horren 7. artikuluan zehazten da Kirolaren Euskal Kontseiluko Osoko Bilkura nortzuek osatuko duten eta horiek nola izendatuko diren. Zehazki hauxe dio: Kirolaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurako kideak Kulturako sailburuaren agindu baten bitartez izendatuko dira, eta hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

7.1 artikuluaren a), b), c), d), e), f) eta u) idatz-zatietan agertzen diren Kirolaren Euskal Kontseiluko Osoko Bilkuraren kideak kargu edo egoera jakin batean egoteagatik izendatu zirenez, kargu edo egoera horretan jarraitzen duten bitartean mantenduko dira. Artikulu horren berorren g), h), i) eta j) idatz-zaietan agertzen direnak mantendu egiten dira beraiek izendatu behar dituen entitateak modu formalean aldaketarik adierazten ez duen bitartean. Gainerako kideen agintaldia lau urtekoa izango da (berriztagarriak).

Artikulu bereko g), h), i) eta j) idatz-zatietan aipatutako kideek, berriz, izendatu dituzten entitateek formalki horien aldaketa jakinarazi arte beteko dituzte karguak.

Gainerako kideen kargu-aldia lau urtekoa izango da eta berriz aukeratu ahal izango dira. Hala ere, Kultura Sailean sailburu aldaketa gertatuz gero, sailburu berriak ahalmena izango du Kontseiluaren osaera berrikusteko, nahiz eta aurrez finkatutako epea ez igaro.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean titular aldaketa izan denez, eta 2012an egindako hauteskundeen ondorioz kirol-federazioetan ere aldaketa esanguratsuak gertatu direnez, bidezkoa da kide berriak izendatzea eta horren berri argitaratzea, horretarako izapideak bete ondoren eta Kontseiluan parte hartzen duten entitate eta erakundeek egindako proposamenak aintzat hartuta.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kirolaren Euskal Kontseiluko kideak izendatzea eta horien zerrenda argitaratzea. Hauek izango dira organo horretako kide:

1.– Lehendakaria. Cristina Uriarte Toledo andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua.

2.– Lehendakariordea. Jose Angel Maria Muñoz Otaegi jauna, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordea.

3.– Jon Redondo Lertxundi jauna, Gazteria eta Kiroleko zuzendaria.

4.– Maite Fuentes Azpiroz andrea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Fakultateko dekanoa.

5.– Miren Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria, Osasun sailburuak aukeratua.

6.– Jesús Fernández Ibañez jauna, Ikastetxeen zuzendaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua.

7.– Iciar Lamarain Cenitagoya andrea, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

8.– Maitane Leizaola Zulueta andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

9.– Asier Sarriegi Zumarraga jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

10.– Andoni Busquet Elorrieta jauna, udal-administrazioko ordezkaria, EUDELek proposatua.

11.– Ana M.ª Rodríguez Fouz andrea, udal-administrazioko ordezkaria, EUDELek proposatua.

12.– Alfredo Iturricha Yaniz jauna, udal-administrazioko ordezkaria, EUDELek proposatua.

13.– Fernando Garrigós Gabilondo jauna, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Irakasle eta Lizentziatuen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkargo Ofizialaren ordezkaria.

14.– Javier Zuriarrain Azagra jauna, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren ordezkaria.

15.– Jon Berasategi Zabala jauna, kirol profesionalaren ordezkaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua.

16.– Jose Luis Arrieta Lazkano jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.

17.– Agustín Rojo Bacigalupe jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.

18.– Joseba Saies Alzua jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate olinpikoetako kirol federazioen ordezkaria.

19.– Igor del Busto Madariaga jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.

20.– Miguel Angel Muela Pérez jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate ez-olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.

21.– Iván Zaldua Azuenaga jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate ez-olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.

22.– Bernardo Ureta Peña jauna, 14/1998 Legearen 5. Xedapen Gehigarrian aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko modalitateetako kirol-federazioen ordezkaria.

23.– José Francisco Jauregui Galarraga jauna, 14/1998 Legearen 5. Xedapen Gehigarrian aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko modalitateetako kirol-federazioen ordezkaria.

24.– Porfirio Hernández Zubizarreta jauna, minusbaliotasun fisiko, psikiko, sentimenezko edo mistoak dituzten pertsonek egiten duten kirolaren ordezkaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua.

25.– José Luis González Fernández, Unibertsitateko kirolaren ordezkaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua.

26.– Mikel Urdangarin Liebaert jauna, atseginerako kirolaren ordezkaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak sektore horrek proposatutakoen artean aukeratua.

27.– Susana Santor Martínez andrea, eskolako kirolaren ordezkaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak sektore horrek proposatutakoen artean aukeratua.

28.– Arantzazu Rojo Gomez andrea, kirolaren beste sektore batzuen ordezkaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua.

29.– Cándida Navarro Llorca andrea, kirolaren beste sektore batzuen ordezkaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua.

30.– Javier Aldazabal Etxebarria jauna, kirolaren beste sektore batzuen ordezkaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua.

31.– Iñigo Olaizola Alkorta jauna, kirolaren alorrean sona handiko pertsona den aldetik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua.

32.– Elaia Torrontegi Ronco andrea, kirolaren alorrean sona handiko pertsona den aldetik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua.

33.– Maider Unda Gonzalez de Audicana andrea, kirolaren alorrean sona handiko pertsona den aldetik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua.

34.– Elisabet Altube Bengoa andrea, Kultura Saileko funtzionarioa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kulturako sailburuak aukeratua. Kirolaren Euskal Kontseiluko idazkari izango da. Hitza izango du baina botorik ez.

Bigarrena.– 1.– Zerrendako 1etik 6ra bitarteko zenbakietan (biak barne) eta 34an aipatzen diren pertsonek Kirolaren Euskal Kontseiluko Osoko Bilkurako kide izango dira harik eta beren kargua edo izaera galtzen duten arte, kargu edo izaera hori izateagatik izendatu baitira.

2.– Zerrendako 7tik 14ra bitarteko zenbakietan (biak barne) aipatzen diren pertsonek beren karguetan jardungo dute harik eta aukeratu dituzten erakundeek aldatzeko jakinarazpen formala egiten duen arte.

3.– Beste kide guztien agintaldia lau urtekoa izango da, agindu hau ematen den egunetik. Kide horiek berriz izendatu ahal izango dira.

Hirugarrena.– Agindu hau onartzen denetik aurrera jarriko da indarrean, alde batera utzita pertsona interesatuei noiz jakinarazten zaien.

Laugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 29a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala