
219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 3 orri.)
- EPUB (159 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5003
EBAZPENA, 2013ko urriaren 11koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, jakitera ematen duena Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 8ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, baita jasotako diru-kopuruarena ere. Agindu horren bidez, esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzen esleipena arautu zen.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 8ko Agindua ikusi da, esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzen esleipena arautzen duena.
Publikotasun-printzipioa betetzeko, nahiz eta ebazpenak modu adieraziz eta banan-banan dagoeneko jakinarazi diren, lehen aipaturiko 2013ko maiatzaren 8ko Aginduaren arabera diru laguntzak jasoko dituzten entitateen zerrenda eta emango zaizkien diru-kopuruak argitaratzen dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren ebazpenaren bidez.
Horren indarrez, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko maiatzaren 8ko Aginduaren 2013ko ekitaldiko diru-laguntzen onuradunen eta diru-kopuruen zerrenda argitaratzea, ebazpen honetako I. eranskinean adierazitakoaren arabera. Agindu horren bidez, 2013. urtean, esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzetarako deialdia egin zen.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek horren berri dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 11.
Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.