Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4998

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 6koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, 2013ko ekitaldian, Gaitek programaren barruan produktu berriak garatzeko produktuak egiteko baliabideak handitu direla jakinarazten da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduak –Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko abenduaren 23ko Aginduak aldatutakoak– produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautzen du, Gaitek programa.

Aipatutako agindu horren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak 2012ko azaroaren 14an ebazpen bat eman zuen, zeinen bidez argitara ematen baitzen produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programan araututako 2013ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia (Gaitek programa), 37.900.000 eurokoa; ebazpen hori 2012ko abenduaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 251. zenbakian. Aipatutako ebazpen hori Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2013ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez aldatu zen (2013ko apirilaren 11ko EHAA, 69. zk.); deialdirako zenbateko berria: 23.969.286 euro.

Kontuan hartuta Gaitek programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki ikusi da 2013ko ekitaldirako programan ezarritako funtsei 19.830.714 euro gehitzea.

Horregatik, aipatu 2012ko azaroaren 14ko Deialdi-ebazpenaren 1. artikuluan xedatutako eskumenaz baliatuta, Industria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri zuen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan agindutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2012ko azaroaren 14ko Gaitek programaren barruan (2012ko abenduaren 28ko EHAA, 251. zenbakian) produktu berriak garatzeko proiektuak egin daitezen, 2013ko deialdirako aurreikusitako diru-bideei 43.800.000 euro erantsi zaizkiela jakinaraztea (deialdi hori 2013ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez aldatu zen; 2013ko apirilaren 11ko EHAA, 69. zenbakia), 2013ko ekitaldirako, xahutu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera.

Bigarren artikulua.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 6a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala