Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4997

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 6koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, 2013ko ekitaldian, «Etorgai» programaren Euskal Autonomia Erkidegoan industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak egiteko laguntzak handitu direla jakinarazten da.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez, «Etorgai» programa arautu zen, EAEn industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak egiteko laguntzei buruzkoa.

Aipatu aginduaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2012ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, 2013ko ekitaldirako EAEn industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak egiteko «Etorgai» programaren esparruan laguntzetarako deialdi publikoa egin zen (2012-12-28ko EHAA, 251. zk.). Laguntza horien zenbatekoa 27.500.000 eurokoa zen. Aipatu aginduaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen 2012ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, 2013ko ekitaldirako EAEn industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak egiteko «Etorgai» programaren esparruan laguntzetarako deialdi publikoa egin zen (2012-12-28ko EHAA, 251. zk.). Laguntza horien zenbatekoa 27.500.000 eurokoa zen.

Kontuan hartuta Etorgai programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki ikusi da 2013ko ekitaldirako programan ezarritako funtsei 6.900.000 euro gehitzea.

Horregatik, 2012ko abenduaren 12ko Deialdi-ebazpenaren 1. artikuluan xedatutako eskumena baliatuta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2012ko abenduaren 12ko Ebazpenean aipatutako aurrekontu-kredituei 33.000.000 euro gehitu zaizkiela jakinaraztea. Ebazpen hori abenduaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 251. zenbakian, eta 2013ko otsailaren 27ko Ebazpenaren (2013ko martxoaren 8ko EHAA, 48. zenbakia) eta 2013ko ekitaldiko laguntzen deialdia argitaratzeko 2013ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez aldatu zen. Deialdia, EAEn industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak sustatzen dituen «Etorgai» programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren barruan (2013ko maiatzaren 27ko EHAA, 100. zenbakia) egin zen, xahutu gabe geratu diren aurrekontu baliabideen arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 6a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala