Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4996

EBAZPENA, 2003ko azaroaren 6koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, 2013ko ekitaldian, «Etortek Programa»ren barruan ikerketa estrategikoa sustatzeko ematen dituen laguntzak handitu direla jakinarazten da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduaren bidez, ikerketa estrategikoa sustatzeko laguntzak emateko Etortek programa arautu zen. Agindu hori birritan aldatu zen: Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko eta 2005eko martxoaren 22ko Aginduen bidez.

Aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak 2013ko maiatzaren 22ko Ebazpena eman zuen (2013ko maiatzaren 27ko EHAA, 100. zk.), eta, ebazpen haren bidez, «Etortek Programa»ren barruan ikerketa estrategikoa sustatzeko programaren 2013ko ekitaldirako deialdia egiten zen. 16.081.228 euro aurreikusita zeuden programa gauzatzeko.

Kontuan hartuta Etortek programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki ikusi da 2013ko ekitaldirako programan ezarritako funtsei 1.918.772 euro gehitzea.

Horregatik, 2012ko abenduaren 12ko Deialdi-ebazpenaren 1. artikuluan xedatutako eskumena baliatuta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2013ko deialdirako aurreikusitako diru-bideei 18.000.000 euro gehitu zaizkiela jakinaraztea ikerketa estrategikoa sustatzeko Etortek Programaren barruan (2013ko maiatzaren 27ko EHAA, 100. zenbakia), xahutu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 6a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala