Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4994

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 6koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Emaitek programaren barnean, zentro teknologikoei eta beren korporazioei eta itun teknologikoei 2013ko ekitaldirako laguntzak ematera bideratutako baliabideak handitzen direla jakinarazten da.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko irailaren 25eko Aginduak (2008ko urriaren 16ko EHAA) arautzen du zentro teknologikoak eta beren korporazioak eta itun teknologikoak laguntzeko programa (Emaitek programa).

Aipatutako agindu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeak ebazpena eman zuen 2012ko abenduaren 5ean (2012ko abenduaren 28ko EHAA, 251. zk.), argitara emateko zentro teknologikoei eta beren korporazioei eta itun teknologikoei laguntzeko Emaitek programan araututako 2013ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia (30.500.000 euro). Ebazpen hori Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2013ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez aldatu zen, eta deialdi horretara bideratutako zenbatekoa 25.974.950 eurora mugatu zen.

Kontuan hartuta Emaitek programaren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabideak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, bidezkoa da programa horretan 2013ko ekitaldirako ezarritako funtsei 4.025.050 euro gehitzea.

Horregatik, aipatu 2013ko abenduaren 5eko deialdi-ebazpenaren 1. artikuluan xedatutako eskumenaz baliaturik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 190/2013 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginik, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 30.000.000 eurora arte handitu direla zentro teknologikoei eta beren korporazioei eta itun teknologikoei laguntzeko 2013ko ekitaldirako aurreikusitako diru-baliabideak (Emaitek programa), aurrekontuetan erabilgarri dauden baliabideen arabera, betiere. Deialdi hori 2012ko abenduaren 5ekoa da (2012ko abenduaren 28ko EHAA, 251. zk.), eta 2013ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez aldatu zen.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 6a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTIBALIZ HERNAEZ LAVINA.


Azterketa dokumentala