Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4990

437/2013 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, zeinen bidez baimena ematen baitzaio Energiaren Euskal Erakundeari partaidetzak erosteko lehentasunezko eskubideari uko egin diezaion, Repsol, S.A.k Bahía de Bizkaia Electricidad, S.L. sozietatean dituen partaidetza sozialak eskualdatzeko eragiketan.

2013ko apirilaren 4an, Repsol, S.A.k Bahía de Bizkaia Electricidad, S.L. sozietatearen Administrazio Kontseiluari jakinarazi zion asmoa duela sozietate horretan dituen 1.200 partaidetza sozialak Shell España, S.A.ri eskualdatzeko, horien titularra baita.

Energiaren Euskal Erakundeak, Bahía de Bizkaia Electricidad, S.L. sozietatearen bazkide den aldetik, lehentasunezko eskubidea du eskualdatzen diren partaidetza sozialak erosteko, betiere Kapital Sozietateei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 107. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

2013ko maiatzaren 23an, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskaera egitea baimena eman ziezaion lehentasunezko eskubide horri uko egiteko, hau da, Repsol, S.A.k Shell España, S.A.ri eskualdatu nahi dizkion Bahía de Bizkaia Electricidad sozietatearen partaidetza sozialak erosteko lehentasunezko eskubideari uko egiteko.

Bahía de Bizkaia Electricidad, S.L. sozietateak, 2013ko uztailaren 11n egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, onetsi egin zuen Repsol, S.A.k sozietate horretan jabetzan dituen 1.200 partaidetza sozialak Shell España, S.A.ri eskualdatzea. Energiaren Euskal Erakundeak, gainera, uko egin zion partaidetza horiek erosteko duen eskubideari.

Euskadiko Ondareari buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111.2 artikuluak ezartzen duenez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da lehentasunezko harpidetza-eskubideei uko egiteko.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko azaroaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematea Energiaren Euskal Erakundeari uko egin diezaion partaidetza-sozialak lehentasunez erosteko eskubideari, betiere Repsol, S.A.k Bahía de Bizkaia Electricidad, S.L. sozietatean dituen 1.200 partaidetza sozialak Shell España, S.A.ri eskualdatzeko operazioan.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko azaroaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala