Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2013ko azaroaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4989

EBAZPENA, 2013ko urriaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko aurreikusitako laguntzak ematea ebazten eta argitaratzen duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko uztailaren 16ko Ebazpearen bidez (2013ko irailaren 2ko EHAA, 166. zk.), Emakumeen aurkako Indarkerian Esku hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko laguntzen deialdia egin da. Aipatu aginduaren 13. artikuluak hauxe dio: «Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu eskaerak, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, bere proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Horrek ebazpen adierazia emango du. Ebazpen horrek amaiera emango dio lehiaketari eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko du. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Orobat, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jendeak horren berri izan dezan».

Adierazitako guztia eta Hautaketa Batzordearen proposamena kontuan izanik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Emakumeen aurkako Indarkerian Esku hartzeari buruzko Unibertsitate Master Ofiziala egiteko laguntzak ematea eranskinean zerrendatutako pertsonei, bertan adierazitako banakako zenbatekoetan.

Bigarrena.– Diru-laguntza zatika ordainduko da: laguntza emateari buruzko ebazpena ematen denean, diru-laguntzaren % 75 ordainduko da; gainerako % 25, berriz, Deustuko Unibertsitateak bidali beharreko onuradunen lehenengo ikasturteko lehen seihileko asistentziari eta aprobetxamenduari buruzko jarraipen-txostena jasotakoan. Hori guztia, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko uztailaren 16ko Ebazpenaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek azkenduko du administrazio bidea, eta beraren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabete pasatu baino lehen, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 18a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala